19. Korrika gero eta gertuago; bitartean, Korrika Kulturala asteon!

kulturala

19. Korrika  gero eta gertuago daukagu; zapatilak eta elastikoa jantzi aurretik baina, beroketak egiten hasi beharko dugu. Horretarako, onena  Korrika kulturaleko ekitaldiekin luzaketak egiten hastea izango da! Hona hemen, hainbat aukera:

·Martxoaren 5ean, Hor Dago Ardoa Oreretan, Reina Aretoan 19:19an. Sarrerak 6 euroan Xenpelar euskaltegian salgai.
·Martxoaren 6an, Hor Dago Ardoa Zallan, Gimnasioan 19:00etan. Sarrerak 5 euroan Enkarterriko AEKn eta bertan.
·Martxoaren 7an, Bertsolaritzaren Sekretuak Mungian, Olalde Aretoan, 20:00etan. Sarrerak 5 euroan salgai Olalde takillan.

Bertso Korrika
·Martxoaren 5ean, Durangon 19:30ean Plateruenan bertso-saioa. Bertsolariak : Igor Elortza, Miren Amuriza, Unai Iturriaga, Manu Goiogana.
·Martxoaren 6an, Arrasaten 19.30ean Jai Zale tabernan. Bertsolariak: Ane Zuazubizkar, Maddi Sarasua, Xabi Igoa, Martin Berrizbeitia.

Korrika Kulturalaz gozatzeko prest?