Sustatuk zabaldutako datuak direla eta

Por-que-los-teclados-no-estan-en-orden-alfabetico-2

Gaur Sustatu agerkariak bi txiotan aipatzen gaitu, biak ere UMAPen jarduera erakusteko interesgarriak. Asier Sarasuak, Sustatu bera kudeatzen duen CODESINTAX enpresakoak argitaratu ditu, hain zuzen ere.

Hauxe lehenengoa:

Eta hauxe bigarrena:

Bi datuak twitterren erabilerari dagozkionak dira, baina harrigarria egiten da, hala ere, konpetentzia diren bi hedabideren datuak era horretan zabaltzea euretako batek.

Harrigarriena da, honako hau ere idaztea: “konparaketan eduki sorkuntzaren pauta eta interes erlatiboa ere nehurtzen(sic) ahal dira (uste dugu)”, bide batez esaten ari baitira euren neurgailuaren arabera, azpitik dagoenaren “eduki sorkuntzaren pauta eta interes erlatiboa” ere azpitik dagokeela. Labur esanda, Zuzeuren “sorkuntza pauta eta interesa” Sustaturenaren azpitik dagoela uler daiteke.

Seguru asko, intentzio onenarekin egindakoak izango dira bi  txio horiek, baina nahasmendura eraman dezakete pentsaraziz guneetako bat bestea baino erabiliagoa edo ikusiagoa dela euskal internet zaleon artean, irismen handiagoa duela batek besteak baino, eta, jakina, horrek ondorio ekonomikoak ere ukan ditzake, esate baterako, publizitatea kontratatu edo laguntzak eskatzeko orduan.

Horregatik, geuk ere intentzio onenarekin, argitaratuko ditugu gaur bertako zenbait irudi.

Egia esan guk ez daukagu CODESINTAX bezalako enpresa informatikorik atzean, ez baikara informatikarako jaioak, baizik eta informazioa, iritzia eta eztabaida euskaldunari eskaintzeko gara sortuak, geure goiburuak dioen bezala, eta era guztiz horizontalean, gainera. Guk ez daukagu UMAP edo antzeko tresna ahaltsurik ezer neurtu edo jakiteko, ez daukagu ez diru, ez jakituria eta ez eta ere horretarako behar den abildaderik. Beraz, sarean dauden doako pare bat neurgailuren irudiak dakartzagu hona.

Lehenengo biak, Amazon konpainiak gobernatzen duen Alexarenak dira eta bertan ikus daitezke bi webguneen “klasifikazio” postuak, nola munduan ala Espainiako estatuan:

Sustatu Alexaren arabera, gaur:

alexa sustatu
Egin klik handitzeko

ZuZeu Alexaren arabera, gaur:

alexa zuzeu
Egin klik handitzeko

 

Alexaren arabera, Sustatu 945.826garren webgunea da sare globalean eta Zuzeu 605.928garrena. Espainiako sarean, ostera, Sustatu 57.382garrena  da eta Zuzeu 21.187garrena.

Bigarren irudiak Stat Counter neurgailuak eskaintzen ditu. Hain juxtu, Sustatuk eta Zuzeuk, agerian erabiltzen dugu Stat Counter tendentziak ikusteko, batez ere, datu zehatzetan ez baita hain fidagarria ere. Baina, jakinekoa da: doako astoari, ez behatu hortzik.

Sustaturen erabilera azken 30 egunetan zehar:

STsustatu
Sustaturen erabilera azken 30 egunetan. Egin klik handitzeko.

ZuZeuren erabilera azken 30 egunetan zehar:

SCzuzeu
Zuzeuren erabilera azken 30 egunetan. Eghin klik handitzeko

*Iturria: Statcounter

Stat Counterren arabera, azken hilabetean  ia 30.000 norbanako euskaldun ibili da Sustatun eta ia hamar mila gehiago Zuzeun, ia 40.000, beraz.

Ez dakigu datu hauek balioko duten eduki sorkuntzaren pauta eta interes erlatiboa neurtzeko, baina, bederen, euskaldunon artean Sustatu eta Zuzeu zenbatek erabiltzen dugun argitu egiten dute, (uste dugu). Irismenaren kontua, esan nahi dugu.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

6 pentsamendu “Sustatuk zabaldutako datuak direla eta”-ri buruz

  • Nire ustez Sustatuk asko galdu zuen bere azken formato aldaketarekin.
    ZuZeuren azken formato aldaketak ez nau asko konbentzitzen (Sustatu kasuan bezala, nahiago aurreko bertsioa), baina tira, nahiko gauza on ditu.

    Baina duda barik, ZuZeu Sustatu baino gehio gustatzen zait, iritzien saltsa dagoelako. Politiko ez zuzenak diren iritzi asko dago, eta hausnarketa egin daiteke horri esker. Beste mediotan baino gehio topatu dut hori ZuZeun.

  • Harrigarriena da, honako hau ere idaztea: “konparaketan eduki sorkuntzaren pauta eta interes erlatiboa ere nehurtzen(sic) ahal dira (uste dugu)”, bide batez esaten ari baitira euren neurgailuaren arabera, azpitik dagoenaren “eduki sorkuntzaren pauta eta interes erlatiboa” ere azpitik dagokeela. Labur esanda, Zuzeuren “sorkuntza pauta eta interesa” Sustaturenaren azpitik dagoela uler daiteke.

    Ejem. Uste dut esaldi hori justu kontrakora ulertu duzuela, alegia, esaten duela datuen arabera Zuzeu interesgarragoa dela.

    Bada harrigarria, bai. Behin onartuko batek ‘konpetentzia’ (zuek jarria) hobeto ari dela eta zaska, hasarretu.

  • Patxi Villasante 2015-02-27 23:13

    Ejem, edo Sustatu, edo CodeSintax edo… dena delakoa, izango da zuen roboten hizkuntza oso kriptikoa delako, edo antzeko zerbait, baina neu ere nahastu egin nau zuen twitterrean ZuZeuren kurba gorria zuen urdinaren azpitik ikusteak, zer nahi duzue, ba.

    Sustatu eta @zuzeu konparaketa Umap-en http://t.co/20Q6aOGXX3 pic.twitter.com/bwFUoc6gfd— Sustatu Albisteak (@Sustatu) February 27, 2015

  • Ni Ejem-ekin bat nator. Gaizki ulertu duzuela esango nuke. Grafikoaren ixa ardatza denbora da, eta hor ikusten da momentu batetik aurrera eta gaurdaino, Zuzeu Sustaturen gainetik jartzen dela. Era berean, Zuzeuko edukiak gehiago partekatzen direla ere ageri da taulan, eta diote horrek aditzera ematen duela Zuzeuko edukiek interes handiagoa dutela.

  • Aitor Arizmendi 2015-03-02 08:50

    Arrazoi osoa duzue, Sustatuk egin duena besteren datuak zabaltzen ez dago batere ondo, baina zuek ere maila berdinean erantzutea ere…nere uste apalean, maila berdinean jartzea da. Euskaraz diharduten bi komunikabideek ez lukete horrela jokatu behar.

  • “eghin klik”