Paperezko Kotzertuak: Napoka Iria (saioa osorik)

Napoka Iria - ZuZeu

Napoka Iria taldearen lehen akordeak entzutearekin bat entzuleak pentsatzen du nekez topatuko duela liburu denda bat baino toki aproposagorik taldeaz gozatzeko. Beren kantuetako giro intimoa ezin hobeto iritsi zitzaigun liburuz jositako espazio gozoan, eta, kantuz kantu, pixkanaka barneratu ginen bikoteak sortzen dituen atmosfera biluzietan, ia desagertzeraino. Ohi bezala, hemen duzue Debolex-ekin eta Garoarekin egindako bideoa. Paperezko Kotzertuak: Napoka Iria (saioa osorik). Gozatu saioaz!


Paperezko kontzertu guztiak ikusgai Paperezkoak.com webgunean.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.