EHBilduren aholkuak Podemosi (II): Ikerne-Badiola

EHBilduren aholkuak Podemosi (II): Ikerne-Badiola

 

EHBilduk legegintzaldi bat egin du Gipuzkoako Foru Aldundian. Ezustean Aldundiko eta ia udal guztietako gobernuarekin egin zuen topo ezkerreko koalizio subiranistak 2011eko hauteskundeetan. Ustekabea pozarren hartu bazuten ere, denbora gutxian asko ikasi behar izan zuten zerrendetan zihoazen ausartek eta honezkero maskur ederra egina dute. Itxura guztien arabera, Podemosi Espainiar Estatuan gauza bertsua gertatuko zaionez, 3 aholku emateko eskatu diegu koalizioa osatzen duten alderdietako hainbat kideri. Hona hemen bigarren alea: Ikerne Badiola.

Ikerne Badiola (EA)

1- “Gobernatzearen dinamikak oposiziotik eta erakundeen barrutik oso ezberdin ikusten dira”

Instituzioek nola funtzionatzen duten ezagutu behar dute aldez aurretik, gobernatzea erakundeak kudeatzea baita. Ezezagutzak lehenengo urratsak ematea asko zailtzen du eta lezioa ikasita iritsi behar da edozein alderdi erakunde batera.  Egunero gobernatzearen dinamikak oposiziotik eta erakundeen barrutik oso ezberdin ikusten dira. Ez hori bakarrik, norantz doazen ere argi izan behar dute, beti ere, jasotzen duten herentziaren pisua argi izanaz, era errealista batean. Era berean, politika adostasunetan oinarritzen dela jakinda, testuinguruaren arabera (inork gehiengo absolutua izango ez duela jakinda) eta oinarri ideologikoak mantenduz, proposamenak moldatzea posible dela barneratu behar dute.

2- “Ezin da gobernatu, aurretik proiektu politikoa zehaztu gabe”

Zehaztasunetara jeitsi behar dira. “Jendeak nahi duena nahi dugu” estateak mugak ditu: gobernu batek proiektu bat izan behar du oinarri eta gizarteari proiektu bat eskaini behar zaio bozkatu aurretik. Ezin da erakunde bat gobernatu, aurretik proiektu politikoa zehaztu gabe. Instituzio bat gobernatzera sartu aurretik, instituzio horren bitartez gizarteari zein ekarpen egin nahi dizkiozun finkatu egin behar da.

3- “Kataluniako eta Euskal Herriko aferak erabakitze eskubidearen bidez bideratu beharko ditu”

Ezinbestekoa da demokrazia zuzenean oinarritutako gobernu bat. Herritarrari eman behar zaio hitza. Lau urtez partaidetza prozesuak sustatu ditugu bai aldunditik eta baita Gipuzkoako herri askotan ere. Podemos Espainiar Estatuko Gobernura iritsiko balitz, demokrazia zuzena eta erabakitze eskubidearen auziarekin tupust egingo du. Gai hauei erantzuna eman beharko die. Herritarrei zinez hitza eman nahi baldin badie, Kataluniako eta Euskal Herriko aferak erabakitze eskubidearen bitartez bideratu beharko ditu ezinbestean. Erabakitzeko eskubidea errespetatu eta euskal herritarren hitza errespetatu dadin bideak jarri beharko lituzke.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

7 pentsamendu “EHBilduren aholkuak Podemosi (II): Ikerne-Badiola”-ri buruz

  • ETAren ekintzak babesten dituen alderdi politiko batek beraiek baino askoz eguneratuagoak eta proposamen demokratikoagoak dituen beste alderdi bati gomendioak ematen. Kurioso benetan!

    • Hiltzen Hil 2015-02-19 11:36

      Nahiago det mila bider 80. hamarkadako HB nazionalista, sozialista eta militarra, ezker-kastratu eta afeminatuaren marketing produktu berria baino

      • Benetan astuna zera gero. Zure postura matxitokeritan oinarritzen beti….

    • Zurekin bat nator Joxean, baina nik dakidala Eusko Alkartasuna ETAren kontra agertu da beti.

  • Arrazoi duzu Jon. Eusko Alkartasuna ETA ren kontra agertu da beti. Agian ez naiz ondo azaldu, nik ETAren ekintzak “etikoak” definitzen dituzten HBko ramifikaziotik etorritakoetik ari nintzen.

  • Hiltzen Hil. Nahiago al duzu 80. hamarkadako ETA politiko alderdi sektarioa, herriaren hitza kontutan hartzen duen “ezker-kastratu eta afeminatuaren marketing produktua” baino?

    EH BILDUk ez al dauka marketing produktutik ezer? Nola da ba, orain 5 urte babesten zuten borroka metodoa eta gaur egunekoak kontrarioak izatea? Ez al da ba guztia marketing estrategia bat? Ez al da ba Euskal Herriak entzutea nahi duena esatea hauteskundeeetan ondo joateko?

    Afeminatua? Nor? Nortzuk? eta zergatik ez? Horrela bada, non dago arazoa?

    • Hiltzen Hil 2015-02-24 14:33

      Espiritualitatearen eta estetikaren aldetik bai, jakina. terrorismoaren aurka nagoen arren, jabe naiz ikusteko zeintzuk diren garai artako ezker abertzalearen bertuteak, besteak beste:

      – Helburu argiak plano teorikoan, eta bide zuzen eta garbia estrategian. Horrela lortzen dira gauzak. Ez ordea, gaur egun bezala, tontakerietan denbora galduz (partehartze hiritarra, atez ate, feminismoa, multikulturalismoa, okupazioa, etabarreko kontuekin)

      – Aurrekoaren ondorioz, jende asko pizteko hainako bitalismoa. Ezker Abertzaleak zerbait galdu badu, garai bateko bitalismo eta energia izan da: jendearen adorea, bokazio militantea eta kompromisoa. Eta hori galdu bada, mugimenduak berak politikoki indarra galdu duelako, diskurtso politikoa aldatuz, biguinduz eta etsaien aurrean men eginez.

      – Jarrera korporatibista. Zuk sektario deitzen diozuna, tribu jarrera bat da. Hau da, ezker abertzaleko militanteek ez dute euren harremana soilik lan politikora mugatzen, denbora librea eta egunerokotasuna elkar egiten dute. Horrek burkidetza, anaitasuna eta konfiantza sortzen du. Gizabanakoa taldera subordinatzen da, eta hori mugimenduaren biziraupenerako baldintza oinarrizkoa da

      – Erakundeen jerarkizazio militarra. Jerarkia, ordena eta disziplinarik gabe ez dago borrokarik irabazterik, ez helbururik lortzerik. Horizontalismoa, asamblearismoa eta demokrazia zuzena 100 biztanleko komuna hippie baterako balio dezake, ez ordea borroka gogor eta zail bat aurrera eramateko.

      – Antolakuntza organikoa. Gizarteko esparru ezberdinetan (politikan, kulturan, lan munduan, eskolatan..) sakabanaturiko tankera ezberdinetako erakunde ugari (ETA, HB, Jarrai, Gestoras, IA, Askapena, LAB, EHE, AEK, herriko tabernak, gaztetxeak, komunikabideak, jai batzordeak…) gizartea saretzen baina estrategia berdin baten alde ekiten eta koordinatzen KASen agindupean. Antolakuntza mota paregabea

      Eta hauek dira gizarte patriarkal-militar telurokraten ezaugarriak: Esparta, Erroma, Mongol edo txinatar inperioak, Amerikako estatu konfederatuak, alemania nazional-sozialista, errusiar imperioa edo sobiet batasuna, adibidez.

      Espiritualki eta estetikoki gustokoago ditut gizarte talasokraten ezaugarriak baino, eta horregatik esaten dut afeminatua, peioratiboki, eta EHbildu “ezker afeminatu” horretan sartzen dut.

      Horretaz gain, zihur nago Podemos ez dela alderdi espontaneo bat, herritik atera dena, prozesu luze baten ondoren. Podemosen igoeraren atzean dirua eta babes handia dago, komunikabideetan ematen zaien protagonismoa adibide garbi, eta apustu egingo nuke pertsonai edo erakunde boteretsuren bat baduela atzean.