Martxoan irakurriko ditugun 10 titular

iturgaiz

“Txin txin txin!” kanpai hotsa. Ohiko legez, banator asmatzaile plantan martxoko 10 titularrak ekartzeko. Badakizue, probabilitate oso altuak daude asmatu dezadan. Inor mindua sentitzen bada, jan dezala pastillita bat.

1- Berriako zuzendaritza batzordeak ez daki Monedero afera nola kudeatu: Diruzorro ala katanarru?

2- PSE-EEk Villa de Arandako 5000 lagun kontratatu ditu mitinetan animatu dezaten.

3- Martxelo Otamendik ez du Twitterreko konfirmazio postako estekan klikatu eta #MartxeloNonHaugu Trendic Topic izan da mundu mailan.

4- Patxi Lopezek euskara klaseetan piper egiten segitzen du: “Jajajaja”, adierazi du La Ser irratian.

5- Euskaraz taxuz idazten duen Podemoseko Community Manager bat topatu du EHUko ikerlari talde batek.

6- Euskal Herriko Ahal Dugu-k izena aldatzea erabaki du: …al ote dugu? izena jarri diote.

7- Kutxabankeko kutxazainetan dirua ateratzeagatik ordaindu ohi duzun interesa Villabeitiaren soldata ordaintzeko dela argitu du Jaurlaritzak.

8- Podemosen kontua fakea zela-eta, aurkikuntza ezeztatu du EHUko ikerlari taldeak

9- Hedoi Etxarte haserretzeko hitzaldi lehiaketa antolatu du Liburuzainen gremioak. Saria: Gosari bat Katakraken.

10- Carlos Iturgaitzek europarlamentari bat jan eta bigarren fasera eboluzionatu du: Erasoa +5 Defentsa: +2 Magia: +1

 

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.

3 pentsamendu “Martxoan irakurriko ditugun 10 titular”-ri buruz

  • Nik beste batzuk gehituko nituzke:

    – Euskal gizarteari ETAk utzi ez duela iragartzeko, ” ez gara bueltan, ez baita gara inoiz joan” lelopean manifestaldia egingo du Bilbon.

    – Martxelo Otamendik mintza klaseetatik piper egin duela onartu du.

    – Volkwagen Transporter, Ternua, Quechua eta Salomon enpresek Kilometroak, AEK, eta Usurbileko txosnekin elkarlanean dihardute.

    – Bilduk, PP eta PSOEK Antipodemos kanpaina martxan jarri dute.

    – EDT ( Eukal demokrata txaketeroak ) alderdikide den IƱaki Galdosek koleta utzi du hurrengo hauteskunde kanpainarako.

  • Peru Dulantz 2015-02-12 15:27

    Podemos dela eta ez dela, lehengoan EAEko barne-hauteskundeetarako hautagaiei euskararen inguruan zuten iritziaz galdetu zieten ETBn. Lauzpabost ziren, ez naiz gogoratzen, eta denek, salbuespenik gabe, honela ekin zioten erantzunari: “Euskararen erabileraren normalizazioaren alde gaude, baina…”.

  • ETAren historiari buruz galdetu ophi izan diete ezker abertzalekoei…..erantzuna: arrazoi politikoak izan omen zirela egin zuten guztia egiteko.

    Biolentzia gaitsezten dugu baina…