Emir Kusturica: Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailiran ari dira xakean

emir kusturicaGaur bertan Minks-en sinatu duten sueten akordioak itxaropenerako parada ematen badu ere mesfidati egoteko arrazoiak ere badaude. Akordio horretan parte hartu ez duten Estatu Batuek, Obama buru, erabateko gudaren aldeko hautua egina dute, onuradun bakarrak EEBB izango zirelarik, eta helburu horretarako Kieveko Poroshencoren gobernu txotxongiloa dute haien esanetara.

 

Agian horregatik Europar Batasunako buruek (Obamarekin batera 2014ko otsailean biribilketa alaian Ukrainian estatu kolpea bultzatu zuten berberek)  egoera lasaitzeko beharra ikusi omen dute: zigor ekonomikoekin Errusiako kapitalistak belaunekoz ez jartzeaz gain Europar Batasunaren interesak berak ere kaltetuak izaten ari dira. Hori gutxi balitz Donbass-en independentisten indar militarra atakan jartzen ari da Ukrainiako Armada.

 

Kontutan hartuta askoz urrunago dauden beste gatazkekin daukagun sentiberatasuna, harrigarria da Europan bertan gauzatzen ari den guda odoltsu honekin ezkerreko talde gehienek erakusten duten geldotasuna edo konplizitatea. Ikusita gainera Ukraniako Armadak bere ezintasun militarra dela medio Donetsk eta Lugansken zibilak jomuga hartu dituela.

 

erreferendumEta are harrigarriago Euskal Herrian dagoen isiltasuna, aintzat hartuta Lugansk eta Donetsk-en autodeterminazio erreferendumen emaitza ukatzeko Kieveko Gobernu kolpistak abian jarri zuela guda. NATOren bonbardaketei esker Kosovok lortu zuen independentziaren alde gaude baina Donbass-en egindako Autodeterminazio erreferendumak gutxiesten ditugu…. errusiazaleak omen direlako !! Europar Batasunaren oligarkiaren eragin ideologikoa ez da euli kaka !! Oraino ez nuen ikusita gure printzipio autodeterminista eta askatzaileei halako traizioa.

 

Prentsari dagokionez hemen ere beren burua ezkerrekoa edo aurrerakoitzat aurkezten duten komunikabideek, ñabardurak ñabardura, Europar Batasunaren diskurtso inperialista eta gezurtia hedatzen dute; geldotasuna zabaltzen eta Europar Batasunaren ardura kriminalak mozorrotzen.

 

donetsk1Abagune honetan Emir Kusturiza zinemagile ospetsu eta Mendebalean polemikoaren elkarrizketa euskaratua irakurri dut Euskal Herria – Donbass webgunean. L’Humanité egunkariaren iganderoko L’Humanité Dimanchek agertu zuen elkarrizketa euskaratu du elkarte honek eta Mendebaleko eta Euskal Herriko komunikabideetan isilarazita dagoen ikuspegia azaltzen du. Interesgarria delakoan hemen ekartzen dut elkarrizketa.

Emir Kusturica: Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailiran ari dira xakean

Zer bururatzen zaizu Ukrainakoa ikustean?

Guda humanitarioa guda legeztatzeko modua dela, horixe. Wall Street gudaren gora-beheren menpe dago. Zure ekintza baten balio psikologikoa besteetan erakusten duzun oldarkortasunaren araberakoa da. Guda txiki asko ematen ari dira orain mundu zabalean. Eta orain. Behe intentsitateko gatazken aukera agortuta dagoela dirudi. Eta Ukraina inflexio puntua da. Errusiak jada ez du onartuko etengabeko NATOren hedapenak bera gehiago inguratzerik. Zbigniew Brzezinski estatubatuar ideologoak asko idatzi du bere ustez erabakigarria den “Eurasiako erronkaren” inguruan, hau da Errusia eta gune sobietar ohia kontrolatzearen eta kolonizatzearen inguruan. Beraz Ukraina, Brezezinskik proposatutako desegitearen lehen urratsa da.

Horrek ez al dizu Jugoslavia ohian gertatutakoa gogorarazten?

donetsk3Kieven, Maidango plazan tiro egin zuten frankotiratzaileen historia horrek 1992an Sarajevon gertatu zenarekin antza handiegia du. Hiriaren setioan zehar, frankotiratzaile bakartiek hiritarrak beldurtu zituzten eta inork ez zekien nondik zetozen frankotiratzaileok. Kieven bezala. Oraindik ez dakigu nork egin zuen tiro manifestarien eta ordenaren indarren aurka. Gaur, hedabideek inposatu zutenaz gain, beste bertsio bat azaltzen zaigu. Nire Underground filmean hori deskribatu nahi nuen: beste errealitate hori. 1995an egin nuen. Agintarien bi gertakarien inguruko egia ezagutzen dute. Gertakarien parte dira, nahiz eta ezjakinarena eginez gutaz parre gin nahi badute ere. Potentzia handiak Ukraina eta Jugoslavia ohiarekin euren peoiak bailitzan ari dira xakean jokatzen. Jugoslavian eman zen eskema errepikatzen ari gara: herri bat leherraraztea NATOren eta EBren hedatzearen interesengatik. Hauek hedatzeko eta euren eragina handitzeko, Estatuak zatikatzen dituzte han euren legea errazago inposatuz. Niretzat, onartezinena jendeak hori onartzea da. Zorionez, itxaropen momentuak ere baditugu.

Grezian komunistek boterea lortzea halako une itxaropentsu bat da. Garaipen hori historikoa da, eta Latin Amerikan gertatu izan zen adinako bultzada izan daiteke. Gertakizun hauek hurrengo urteetan errepika daitezke. Ukrainan eskuin muturrak eta alderdi faxistek eta are naziek gora egiteak aurre egingo dion erresistentzia bat ernalduko du. Talka saihestezina da.

Prentsak Putinen eta Errusiaren aurka erakusten duen histeriak Jugoslaviako gudan serbiarren aurkako trataera mediatikoa gogorarazten al dizu?

Hori zen abiapuntua. 1992an, hainbat eragilek zenbait ezaugarri nabarmendu zituzten gatazkarako aproposa zen giroa sortzeko. Gero giza-laguntzaren izenean eskusartzea legeztatu zuten. Edozein bake-aukera alboratu egin zuten eta Jugoslavia eurak nahi bezala desegin zen, Slobodan Miloševi? errudun bakarra bezala marraztuz. Kosovo euren gezurren eta justizia arbitrarioaren eredu on bat da. Herrien eskubidearen izenean separazioa babestu zuten, baina Krimean eskubide hori aintzatesteari uko egiten diote! AEBk eta bloke atlantistak euren egia inposatzen dute Guda Hotzaren irabazle gisa portatzen direlako. Marxismoa garaitu dutela eta komunismoa hil dutela uste dute.

Berlingo Harresiaren erorketaren osteko gertakari denek agerian uzten dute zien faltsuak ziren Mikhail Gorbatxovi NATO ez hedatzeari buruz egindako promesa guztiak. Horrek diplomazia euren nagusitasuna bermatzeko tresna gisa erabiltzen dutela frogatzen du. Gune euroatlantikoaren handitze dute helburu. AEBrentzat, hurrengo mendea inflexio puntu bat izanen da. Bere aberastasuna eta eragina handitzea eredu liberalaren nagusitasunean oinarrituko da. Planeta osoari globalizazioaren bidez inposatutako eredu hau lehiaketan, esplotazioan eta desberdintasunean oinarritzen da. AEBk jada ezin du lehiaketa hau irabazi potentzia gorakorrak direla eta. Behera datozenez, tranpa egiten dute. Baian ez zuten aurreikusi Eurasia euroatlantismoaren dominazioaren aurrean altxatuko zenik. Errusiak eta Txinak elkarri  lagunduko diote.