Espainiak damola!

Espainiak damola!

Espainiak damola!

Noizbait pentsatu duzu, okerrak oker, herri ederra dela Espainia. Azken finean, Pernandoren egia da, batzuetan kontran tematu arren. Harro sentitzeko moduko ezaugarriak ditu. 500 milioik erabiltzen dute hizkuntza espainola, Biosferaren Erreserba eremetuan munduko bigarrena da, nazioartera esportatzen ditu goi-mailako produktuak eta, zer arraio!, kiroletan apartak dira.

Ez jarri aurpegi hori. Espainia ez da toxikoa, hango (ia) denak zikitzen zaituela dirudien arren. Baditu bere gauza onak. Eta bideo honek guztiak erakusten dizkizu, Espainia es un gran país.

Erronka bat:

aurkitu Euskal Herriari egindako erreferentziak


Espainiak damola!

2 pentsamendu “Espainiak damola!”-ri buruz

  • AHTa ikusi dudanean Europak dituen AHT lerro haina dutela pentsatu dut beharrik izan gabe= Behar ez diran azpiegituratan xahutzen dutela dirua.
    Eraikinak ikusterakoan KAlatravaren eraikinak etorri zaizkit gogora.
    Exportazioak aipatu dutenean = Balantza komertziala beti negatibua dutela, exportazio gehienak ez dutela balio erantsirik…
    Haize errotak ikasi ta gero= Energia berriztagarrian jendea inbertitzeko engainatu ta gero, arlo horretan izan diran murrizketak, egin dute nergia erreforman, nun nahiz ta zuk zure energia ekoiztu, zerga bat kobratzen dizute ta prezioa berdinean edo garestiago ateratzen zaizu energia ekoiztea erostea baino.

  • Peru Dulantz 2015-02-02 10:46

    Adi eta kontuz. Neure familian ikusten ari naiz: Espainara begira eta Espainiaren ikuspuntutik bizi dira euskaldun asko eta asko. Egunero La Sextako tertuliak eta berriak ikusten bazkaltzen dute, Euskal Herriko gaiak, kezkak eta ikuspegia gero eta alboratuago…