Sautrela 397: Arantxa Urretabizkaia, Patrick Modiano eta Hego haizearen konpasean

Arantxa Urretabizkaia

Aste honetan gure literaturako idazle ezagunenetako bat izango dugu gurekin: Arantxa Urretabizkaia. Idazle garrantzitsua da 1979az geroztik, Zergatik panpox nobela idatzi zuenetik. Gerora batez ere nobelagintzan nabarmendu bada ere, lan ederrak plazaratu ditu halaber beste genero batzuetan, poesian esaterako. Oraingoan, baina, autobiografia eta memoriaren arteko liburu batekin datorkigu, Zuri-beltzeko argazkiak, non bizi izan zuen haurtzaroa du kontagai. Lan berriari buruz ariko gara, bada, saioaren zati nagusienean.

Erreportajean, beste idazle bati buruz jardungo gara: 2014ko Literatura Nobel saridun izan zen Patrick Modiano-ri buruz. Ibilbide luzeko idazlea dugu Modiano, Vichy-ren gobernupeko Frantziaren erretratrugile izateagatik ezaguna batez ere. Euskaraz haren bi liburu ditugu: Ulaberri alua! eta Villa triste, biak ere Igela argitaletxean argitara emanak. Hain justu argitaletxe horretako arduradun eta editorearekin, Xabier Olarrarekin, eta Udaberri alua! liburuaren itzultzailearekin, Pello Lizarralderekin, mintzatu gara idazle frantziarraren inguruan.

Saioaren bukaeran 1975eko poema liburu bat ekarriko digu BeƱat Sarasolak: Mikel Arregiren Hego haizearen konpasean. Garaiko poesiazaleek aski estimatutako liburua izan zen, baina gerora beste poemarik sekula plazaratu ez, eta ahaztu samarra dugu Arregi. Liburu bakan bati buruz ariko zaigu, beraz, Sarasola.

Ohiko legez, larunbatean izango dugu ikusgai Sautrela, 15.00etatik aurrera, ETB1en.