Amaiur saritu dute Madrilgo kazetariek

Amaiur saritu dute Madrilgo kazetariek

Amaiur saritu dute Madrilgo kazetariekGalderarik onenaren saria eman diote Madrilgo kongresuko kazetariek Jon Iñarritu Amaiur koalizioko diputatuari. Parlamentuko sariak 2014 edizioan jaso du oroitarria Aralarreko kideak. Gainontzeko sarituen zerrenda aurkituko duzu webgunean.

Zurrumurruen arabera, Madrilgo kazetariek lehenbiziko aldiz elkarrizketa bat eskatuko diote Iñarritu-ri, 2016a baino lehen. Baliteke adar jotze hutsa izatea.

Amaiur koalizioko Iñarrituren galdera saritua hau izan da -CiU eta ERCko bi finalisten aurretik-, 2014ko urtarrilaren 28koa:

“Nola esku hartzen du Santa Teresa Jesuskoak Espainiaren alde, Barne Ministroaren arabera? Zein da Rocioko ama birjinaren papera krisiaren irteeran? Hobekuntzarik sumatu al du Barne Ministroak Pilarreko ama birjina kondekoratu eta gero? Zein hobekuntza?

Estatuaren egoera baldintzatzen duten esku hartze jainkotiar eta naturaz gaindiko gehiago existitzen al dira Gobernuaren iritziz? Nortzuenak? Estatu ez-konfesionala errespetatzen al du Gobernuak? Ba al du Gobernuak Espainia estatu ez-konfesional bihurtzeko asmorik?”

santa

Zabalkunde handia izan zuen gobernua barregarri utzi asmo zuen galdera honek. Izan ere, aste batzuk lehenago PPko Diez eta Ibañez ministroek ama birjinei Espainiako ekonomia hobetzeko laguntza eskatu zieten. Russia Today-k jaso zuen albistea:

(laster ZuZeun: Amaiurren ikuskizunik entzutetsuenak)

Amaiur saritu dute Madrilgo kazetariek

4 pentsamendu “Amaiur saritu dute Madrilgo kazetariek”-ri buruz

  • Merezitako saria bufoiari.
    Arrastaka bazabiltza, ez kexatu zapaltzen bazaituzte.

    • Txalo, txalo, txalo, txalo… zaparrada bat zuretzat, ezin definizio hoberik horren hitz gutxirekin.

  • Oso galdera aproposak! Zorionak Amaiur!

  • Iñurritu hau zer dek, expañola? Enpiñ… earkigatxik jende honekin. Hori bai, paparra sendo, eta poltxikoa bero. EHBildu=PNV.