Parisko eskale kulturista: “Kalea gimnasio erraldoi bat da”

Paris aldera bazoaz, zorte apur batekin, Jacques Sayagh ezagutuko duzu. 50 urteko Parisko eskale kulturista da, eta kalea bihurtzen du gimnasio. Faroletan dominadak egiten edo-eta jabego pribatua mugatzen duten hesietan pesak egiten topatuko duzu Parisko kale kantoiren batean. Bere iritziko hiriburuko kaleak ez dira hotzak neguan: “Nahikoa dut kartoi pare batekin -12Cº-ra iristen diren tenperaturak jasateko”, dio.
Parisko kulturista eskalea

Kalean bizitzeko modu bat da berea, bizi eta bizirautekoa. Forma fisikoa ardatz hartuta. Askotan borroka eta droga artean bizi behar izan du ezohiko kulturista honek. Kirolak forman mantendu, eta kaleko arazo askotatik babestuta izateko balio dio. “Ariketa hauek gabe, honezkero hilda nengokeen”. Ezin ukatu, kale gorria bere probetxura moldatzea dela Sayagh-en meritu eta lorpena. Doan lekura eramaten ditu bere txakurrak, eta jaki bereziak. Julien Goudichaud zinema zuzendariak egindako bideoari esker famatu egin da sarean tipoa. Eta nola ez, ZUZEUn bideo biralen zaleak garenez gero, hona ekarri dizugu dokumentala. Hemen doa.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite