Kazetaria behar dugu ZUZEUn

 

ZUZEUn kazetaria behar dugu, jornada erdiz lanean jarduteko.

Egin beharrekoak:Kazetaria

  • ZUZEUko erredakzioaren parte izan, bertako beharrizanen araberako lanak hartuz.
  • ZUZEU orainkariari egunero arnasa eman, bere komunitatearen intereseko gaiak detektatu eta landuz.
  • ZUZEUko sare sozialak astindu eta zainduz batera, komunitatearekiko harremana kudeatu.
  • ZUZEUko iruzkinetan eta bestelakoetan erabilera baldintzak zaindu.

Lan modua:

  • WordPressen argitaratzea izango da lanik ohikoena.
  • Twitter, Facebook, Instagram eta gainerako sare sozialak erabili beharko ditu.
  • Fotokazetaritza, bideogintza eta diseinu grafikoarekin lotutako lanak ere egin beharko ditu.
  • Ia beti etxetik egin beharko du lan.

Interesaturik bazaude, bidali zure curriculuma helbide honetara, abenduaren 31ko eguerdia baino lehen.

 

ZUZEU

info@zuzeu.com

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.