Euskal Herriko I. Jugoslaviar Eguna

Ivo Andric Elkartea 2012ko abenduko Balkanetako elurteen artean hasi zen mamitzen, asfalto, ibai, mendi, itsaso, pljeskavica eta rakija artean. 2013ko ekainean, proiektuak haizea hartu zezan Ivo Andric Elkartearen webgunea [http://ivoandricelkartea.wordpress.com] jarri genuen abian helburu garbi honekin: Jugoslavia ohiko eta Balkanetako herri guztien ezagutza errespetutik eta elkartasunaren ikuspegitik bultzatu eta garatzea.

Proiektuari bultzada berri bat emateko aldera Euskal Herriko I. Jugoslaviar Eguna ospatuko dugu Bilbon larunbat honetan. Zergatik data hori? Azaroak 29 Jugoslavia Sozialista aldarrikatu zen eguna delako. Proposatutako programa apala honako hau da:

  1. a) 19:00etan Elkartean parte hartu nahi dutenei irekia: Bilbon ordu beteko bilera txiki bat ospatuko dugu. Honako gaiak lantzeko:

1.-Elkarte Kultural gisa erregistratzeko estatutuak itxi egingo ditugu. Bilera aurretik edo bileran bertan estatutu horiei eransteko proposamen berriak egin daitezke, hala nola emendakinak aurkeztu.

2.-Orain arte egindako apurra gogoratu eta ikasturte honetarako planak eta proposamenak bilduko dira. Egitasmo batzuk berreskuratu daitezke ere bai: irratsaio bat egin, Web orrialdea indartu, Wikipediako sarrerak egin, Balkanetako taldeekin elkartrukatze kulturalak, etab.

  1. b) 20:30etan ospakizun AFARIA. Ez da elkarteko kideentzat izango soilik, irekita dago interesa duen edozeinentzat. Alde horretatik, afarira apuntatu nahi baduzu(e), mesedez idatzi email bat honako helbidera: ivoandricelkartea@gmail.com Aurreikusten dugun prezioa 10 eurotakoa izango da.

Ivo Andric Elkarteari buruz gehiago jakiteko: