Noiz zabaldu zure edukiak sare sozialetan?

Gustuko webguneak bisitatzen genituen lehen. Egunkariak, blogak… Orain ez. Gehientsuonok sare sozialak irekitzen ditugu ordenagailua piztu bezain pronto, eta martxan daramatzagu mugikor, tablet eta abarretan ere. Bertatik iristen gara albiste, bideo, iruzkin, argazki galeria edo dena delakoetara, eta guk sortutako edukiak zabaltzeko ere ezinbesteko tresna bilakatu dira. Horretarako ordea, ez da gauza bera goizeko 9tan edo arratsaldeko 7tan zabaltzea. Ordutegiak ere eragin handia du.

Ordu aproposenak

Sare sozial guztiak ez dira berdinak, eta edukiak zabaltzkeo ordu zein asteko egun aproposenak ere aldatu egiten dira batetik bestera. Ondorengo infografiatan 7 sare sozial erabilienetan zein ordu gomendatzen den azaltzen du. Nik apur bat luzeago, Facebook, Twitter eta Instagaramen azalpena ere egingo dut:

Twitterren, astelehetik ostiralera bitarteko egunak dira zure lanaren berri emateko egun aproposenak. Orduari dagokionez aldiz, goiza 9-10 edo eguerdia, 13:00 eta 16:00 bitartean. Gauean ere egin daiteke, baina ez da komeni 11ak baino beranduago ezer argitaratzea. Facebooken aldiz, asteazkena eta ostirala dira egun gomendatuenak, eta ordutegiari erreparatuz gero, 13:00-17:00 artean. Instagramen ostera, astegunetan argitaratzea komeni da, ahal dela arratsaldeko 17:00ak eta 19:00ak bitartean.

 

sare on

 Ordu kaskarrenak

Ordu aproposenetatik kanpo ere txiokatu edo zabaldu dezakezu zerbait nahi izanez gero, baina badira zabalkundea asmo baduzu ahaztea hobe zenukeen egun batzuk. Datu horiek ere biltzen ditu beste infografia honek, despistatuenentzat edo.

sare txar

1986-(...)