Euskara eta sindikalismoa

Euskara eta sindikalismoa

ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS - Euskara eta sindikalismoa

Gaurko berria da: UGTk errekurtsoa jarria zuen Nafarroako Unibertsitate Publikoko lan deialdi baten kontra, euskara sobera baloratzen omen zuelako, eta Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak arrazoia eman eta lan deialdia baliorik gabe utzi du.

Atzo, berriz, Nafarroako Gobernuak LABen errekurtso bat ezetsi zuen. Errekurtso horretan salatzen zen A eta B mailako oposizioetan %10 arteko balioa ematen zaiola ingelesari, eta euskara ez dela baloratzen. Hona hemen erantzuna: euskara ez da baloratzen plantilla organikoan ez bada azaltzen postu horrek beharrezkoa duela. Eta euskara ezin omen da baloratu merezimendu gisa, oposizio hutsa delako, eta merezimenduak ez direlako baloratzen. Argudio horiek euskarari bakarrik aplikatzen zaizkio, ez ingelesari. UGTk, seguru, ez du hor makurrik ikusten.

Euskara eta sindikalismoa