Rosa Díez: “Euskaldunen gehiengoak independentziaren alde eginez gero, demokrazia egokituko litzateke”

rosa

1999an La Vanguardiak Rosa Díez, UPyDko buruari, egindako elkarrizketaren zati bat ikus dezakegu. Testuan irakur daitekeen bezala, Rosa Díezek autodeterminazio eskubidea ez du independentziarekin lotzen, botoa emateko eskubidearekin baizik. Aldi berean, euskaldunen gehiengoak independentziaren alde eginez gero, demokrazia egoera egokitu egingo litzatekela esaten du, demokraziak herritarrek hautesontzietan erabaki dutena kontuan hartu behar duelako.

Autodeterminazioa botoa ematea baldin bada eta demokraziak herritarren eskariak kontuan hartu behar baditu ez da zentzuzkoa Rosa Díezek Kongresuan Kataluniako kontsultaren aurka bozkatzea. Demokraziak ez ahalko lituzke katalanen gehiengoaren eskariak demokraziara egokituko? Zerren beldur da Rosa Díez?

1999an autodeterminazioa eskubide demokratikotzat jotzen zuen. Rosa Díezen alderdiak azaroaren 9ko galdeketako arduradunak salatu bazituen noiztik da delitua hautesontziak herritarren zerbitzura jartzea?

Komunikazio graduko ikaslea Deustuko Unibertsitatean

4 pentsamendu “Rosa Díez: “Euskaldunen gehiengoak independentziaren alde eginez gero, demokrazia egokituko litzateke””-ri buruz