Tania de Sousa eta Muguruzaren itzala

Tania de Sousa eta Muguruzaren itzala –

Tania de Sousa eta Muguruzaren itzala

2014 urriak 27

30 urte dira Fermin Muguruza eta konpainiak Kortatu sortu eta Euskal Herri osoa dantzan jarri zutela. Muguruza anaietan erdikoari zor dizkiogu Sarri Sarriren gisako kantu mitikoak, eta ezinezoa da ia azken hiru hamarkadatako euskal eszenaz hitz egitea Fermin aipatu gabe. Mikrofonoa eskuan zein ekoizpen lanetan dozenaka ekimen gidatu ditu, soinu berriak bertara ekarri eta bertakoak nazioartera eramanez.

Liburu oso bat idazteko balio lukeen meritu zerrenda horrek sinesgarritasuna, erreferentzialtasuna eta kontaktuak eman dizkio, eta ondorioz, baita proiektu musikalak hondoratu eta hauspotzeko boterea ere. Baina horrek baditu bere arriskuak, eta zer bultzatu erabakitzean asmatzen ez bada, sinesgarritasuna pitzatzen has daiteke. Hori da Zuloak dokumentala eta Tania de Sousaren bakarkako proiektuarekin gertatu edo gertatzen ari zaiona.

Zuloak

Tania de Sousa zestoarrak The Dispotives taldean abesten zuen Fermin Muguruzak Zuloak-en parte izatea proposatu zionean. Emakumeek soilik osatutako talde indartsuaren inguruko dokumental “faltsuak” eszenatokiak (eta zer esanik ez instrumentuak) oraindik ere gizonezkoen lurraldea direla gogoratu eta hainbat musikariri (Anari, Aiora Renteria, Aida Torres) merezitako aitortza egiteko balio izan zuen. Horri esker, Tania de Sousa eta gainontzeko taldekideek mundu osoan zehar bidaiatu dute dokumentala zabaldu eta kontzertuak emanez. Filmak ordea ez zituen oso kritika onak jaso, eta enbidia tarteko edo ez, Ferminek dokumentalerako egun batetik bestera osatutako taldeak EHko oholtza txiki eta ezerosoak zapaldu gabe zuzen zuzenean nazioartera eta eszenatoki handietara salto egin izanak bat baino gehiago sumindu zuen.

Tania tank

Zuloak-ekin egindako bidearen ondoren, Tania de Sousak bakarkako bidea abiatzea erabaki zuen, eta Fermin Muguruzak disko hori ekoizteko ardura hartu zuen beranduago. Lan horretan, beste musikari askok izan ez duten pribilegioez gozatu ahal izan du (grabazioaren inguruko bloga Naiz-en, esaterako) eta behin grabaketa amaituta ere, Muguruzaren laguntzarik gabe lortzeko batere errazak ez liratekeen kontzertuak eman ditu: Donostian Manu Chaorekin, Badok.info-ren aurkezpenean San Telmo museoan, eta abar.

Abestiak dioenarekin inondik inora loturarik ez duen “biluztasunari” buruz ere gauza asko esan daitezke. Badira euren gorputzaren jabetza aldarrikatzeko biluztasuna darabiltenak, baina produktu bat (kasu honetan diskoa) saltzeko emakume baten gorputza erabiltzea publizitate matxista eta arbuiagarrienen joera ere bada.

Tania de Sousaren kasuan ere ez dirudi biluztasuna aldarrikapen feminista gisa har litekeenik, ez Gaztezulori egindako adierazpenak irakurrita behintzat. Bikote harremanen inguruan galdetuta “betirako izango dela pentsatzea gustatzen zait, harremanean sinesteko” adierazi zuen, eta dioenez, beste hau da jarraitzaileekin abenturarik ez izateko arrazoia: “Badut norbait nirekin esperientzia horiek bizi dituena, eta ez da egon lekurik jarraitzaileentzat, akabatuko lituzke bestela!”

Fokoak itzala dakar

Laburbilduz, nabari da Tania de Sousak ahots ederra eta musikan ibilbidea egiteko gogoa badituela, baina iruditzen zait Fermin Muguruzaren eskutik bakarkako proiektua abiatzeak ez diola mesderik egin. Meritu musikal nabarmenik gabe eta entzuleak konkistatu aurretik AEBtara joan eta Manu Chaorekin oholtza partekatzea gehiegi da, eta beste talde askorentzat horren zaila dena horren azkar lortzeak badu bere alde iluna, fokoak itzala ere sortzen baitu. Horren ondorio dira zurrumurruak, kritikak eta baita artikulu hau bera ere. Tania de Sousak bere gaitasuna eta ekarpenak lantzen jarraitu eta nortasunez ibilbide propioa egin beharko du Fermin Muguruzak diseinatutako produktua baino zerbait gehiago dela frogatzeko. Hala egiten badu, musikari ezberdin bat irabazi eta gozatuko dugu.

2014 urriak 27

30 pentsamendu “Tania de Sousa eta Muguruzaren itzala”-ri buruz

  • Adibidez, Niña Coyote eta Chico Tornado. Tania bezala, Zuloak-etik eta Fermin Muguruzaren “apadrinamendu”-rik gabe atera, hedabideetan hain presente ez direlarik, Taniaren musikari mila buelta ematen die gitarra bat eta bateria bat besterik gabe, zuzeneko brutala eskeiniz. Eskeintzen det materiala izan behar da ona eta ez promozio-marketin hori guztia, izango ez det zerbait aginduz.
    Iraingarria da Taniarena

  • Aurreiritzi bakarra zure ikuspuntua da. Niretzat sorpresa galanta izan dira Taniaren abestiak (sin ser yo nada de eso). Inbidia euskal gatazkaren adibidea al da? badakit horrela ez dela, baina badirudi gauza txarra dela promoa eta kontzertuak eskuratzeko FMren laguntza izatea. Ea ulertzen dudan… Ze aspergarria da benekotasuna, jasus….

  • Lotsagarria da neska honekin gertatzen ari dena. Ez dauka formakuntzarik, ahotsik… Eta ez daukana bere itxurarekin lortu nahi du. Beharrezkoa al du emakume honek hedabideetan biluzik irtetea jarraitzaileak lortzeko?

    • Ea, biluzik ateratzeak errazegia du kritika. Nire iritziz ez dago batere gaizki artista batek bere klipean biluzik irtetea egoki ikusten badu, bere sorkuntza hori bada. Beste gauza bat da produktua gehiago saltzeko egitea. Baina hori ez dakigu, beraz, ezin akusatu.
      Kontuz, biluzik irtetea berak nahi duelako askatasunez ez duela egiten suposatzeak gure matxismoa erakusten du, ez berea. Baita puritanismoa ere gainera.
      Gizona balitz zer?

  • Nik ez dut ulertzen Da Sousari hemen egiten zaion kritika: “Bikote harremanen inguruan galdetuta “betirako izango dela pentsatzea gustatzen zait, harremanean sinesteko” adierazi zuen, eta dioenez, beste hau da jarraitzaileekin abenturarik ez izateko arrazoia: “Badut norbait nirekin esperientzia horiek bizi dituena, eta ez da egon lekurik jarraitzaileentzat, akabatuko lituzke bestela!”. Erlazio bat betikoa izan litekeela pentsatzearren atzerakoia zara edo?

      • Ezin izan det dena irakurri, botakagura sartu zait eta. Mesedez, ez ezazue zeuon buruak horrelako anormalkeriekin kutsatu

      • Berdin-berdin segitzen dut. Taniak dio harremana betikoa izango dela pentsatu nahi duela, ez du inon esaten “betikoa izango dela” edo bere izaera ukatzeraino ailega daitekeela maite duen pertsona horrekin egoteko. Beraz, nik uste dut kritika hori zentzugabea dela, oraindik eta zentzugabeago, libre hartutako erabakia izanik eta gaur bikote harremanek (sanoak) joera berekoia hausten dutelako.

        Ondo ibili

        • Libre hartutako erabakia????? Baina, baina, baina. Kultura!!!! Gizartea!!! Egitura sozialak!!!

          Bilis!!!

  • Urteak daramatzat esaten emakumeak euskal rock eszenan punpaz sartzeak min emango ziola bai rockari bai euskal herriari eta bai emakumeei. Feminismoa edo ferminismoa aitzakitzat ezin da soziologia artifizialik behartu.

    Eta artikuluak dio MATXISTA dela emakume batek bere bularrak murgiltzea publizitate truke… Henbrista izango da ezta? Bere lagunkoikeria eta irudia erabiltzen du BERE ongizaterako…

  • Hori bai, inork ez nazala gaizki ulertu: Taniak ederki ondo egin du, triunfatzaile bat da. Bere lagunak eta irudia erabili ditu bizitza hobe bat lortuz, orain ezaguna da, dirua du, estatusa ematen dion bikote bat, bizipoza emango dion gira handietan parte hartzen… Inbidia diot.

    Lerdoak gainontzekook gara, Zuloak feminismoarekin zerikusi minimoena duela pentsatzean, edota euskal musika beste modu batera funtzionatzen duela pentsatzean…

  • Bi kontu:

    Bat: Iruditzen zait Norak baduela arrazoirik gai honetan. Aspergarria eta eskasa dela proposamen musikal hau. Eta oso hurbil dela MTV eta enparauetako kakatik. Madonianoa dela ere esango nuke.

    Bi: Gorka Urbizuk Argiari eskeinitako elkarrizketan esandakoarekin ados nago baita. Euskal Herrian burua altxatzen duen ia orori mozten zaio. Hori hala da. Baina esan beharra dago batzuetan arrazoiz mozten zaiola.

    Tira. Zuloak filma kakazarra haundia zen. Eta hau ere bai. Fermin handia da, baina, ferminek sortzen duen guztia ez.

    Nasper.

  • Nik uste det tititzarrak ditula.

  • Esan nahi duzuena “emakumeen” eta “rockaren” inguruan, baina azken 10 urteetako euskal musikaririk onena emakumea da.

    • Eta nor da halako emakume hori?

      • Ana Rita Alberdi, jakina. Irla Izan historiako euskal disko onenen top 10ean ez dagoela uste duenak ez dauka putaideaik, errespetu guztiz.

    • Beste Ark bat 2014-10-29 23:56

      Ezin adosago egon, tokaio. Anari bera irla haundia izan da 90. hamarkadaren amaieratik, eszenak 2014ean errapeen tamainuaren eta Ferminismoen inguruan eztabaidatzen jarraitzen duen bitartean.

  • Kaixo

    Tania naiz, inporta ez bazaizue, agian arroegia sonatuko du baina eztabaidan hartu nahi dut parte nire izena azaldu bait da eta agian eskubidea daukadalako hemen sartzeko.

    Lehenengo gauza, 27 urte ditut eta 18 urterekin hasi nintzen musika munduan. Las Putass del Mistol, Kalamity, The Dispositives eta Zuloak taldeetan aritu naiz. Zuloaken sartzeko aukera izan nuenean ez nuen dudarik izan, ezin naiz errudun sentitu zortea izateagatik eta Fermin Muguruzaren laguntza jasotzeagatik. Promoa gaur egun gaixki ikusteak ez dut ondo ulertzen. Eta bestalde, zergatik artista bat ezagunagoa egiten denean, berdin dio deskubritu badute, bere taldearekin ezaguna egin den edo disko asko saldu dituen, kritikatzen zaio poztu beharrean?. Ezezaguna nintzenean (oraindik ezezaguna naiz baina ulertzen nauzue), musikan berdin berdin aritzen nintzen, orain aukera bat izan dut Zuloak bezalako proiektu batean murgildu nintzenetik eta ondoren nire lehenengo diskoa kaleratzeko, uste dut eskertuta egon behar naizela nire bizkarra flagelatzen baino.

    Bestalde, disko hau ez da inoren ‘produktu’. Kantuak nireak dira eta soinua eta estrukturak taldeak landu du entsaioetan lokalean. Ondorioz ez gustatzea ulertzen dut baina inork ez dit inposatu ze musika egin, hau da gogoko dudan musika.

    Bigarrenik, ez dut diru putik, kontzertuak nik lortzen ditut, ez dut managementik. Egia da, zortea izan dut Manu Chaorekin jotzeagatik eta orain Estatu Batuetara joateagatik eta horregatik, insistitzen dut, oso eskertuta nago. Baina inork ez du ezer aipatzen leku txikietan eta oso jende gutxi etortzen denean nire kontzertuetara. Beste taldeak bezala nire ipurdia limatzen dut Euskal Herri osotik gaztetxeetan eta leku ezberdinetan, sekulako gastua eta lanarekin atzean.

    Hirugarren, ni ez naiz bideoklipan biluzik ateratzen ezer ‘saltzeko’. Ezagutzen nauenak jakingo du ume moko bat nintzenetik horrelako arroparekin jazten naizela, nire nortasunean dago. Betidanik nire kontzertuetan horrela jantzi izan naiz, eta hala ere, zergatik kritikatu emakume bat sujetadorean azaltzen delako klip batean?. Gainera, ez naiz pertsona argal bat, erdi lodia nago eta niretzat terapia moduko bat izan da esanez, ‘gizena naiz, eta zer? pantailan azalduko naiz nire txitxak ateratzen’. Biluztu naiz kantuen edukian eta neure irudian, nire erabaki bat da baina ez du ezer gordetzen, erabaki estetiko bat besterik ez da.

    Eta bukatzen noa, nire musika estiloarekin ez dut ezer bilatzen ari, MTVan entzuten den antzekoa dela?. Diskoa entzun ez duzuenontzat emaiozue aukera bat. Punk rock kantak, reggae ikutuak, baladak, dantza egiteko doinuak, folk, pop melodiak…disko eklektiko bat dela iruditzen zait eta nik gogoko dudan musika, ez jendearen onespena lortzeko, benetan uste duzue zerbait bilatzen ari naizela??? Garaiak ez daude gaixki ba formula bat edukitzeko gehiago saltzeko. Hemen ez da ezer saltzen, besteak bezalakoa naiz, ahal ditudan lekuetan jotzen, kezkatuta ea non jo dezakedan hurrengo hilabeteetan eta jendea etorriko zaidan. Egia da, noski gustatu nahi diodala publikoari, baina ez konfunditu, egiten dudana lehenik eta behin niri gustatzen zaidalako da. Eta Fermin Muguruzaren laguntza edukitzea azkeneko bi urte hauetan opari bat izan da eta horrela hartu behar dut. Hurrengo diskoa agian nire lokalean grabatu beharko dut nire ordenagailuarekin, ez dakit zer gertatuko den nire bizitzarekin, baina ezin naiz errudun sentitu bera bezalako profesional batek lagundu didalako. Nire musika ez zaizuela gustatzen? Onartzen dut, baina beste astakeriak ezin ditut ulertu. Ahal dudan zintzoa izaten ari naiz nire hitzetan, nahi badezute ez sinistu, baina hau da nire errealitatea.

    Ah! eta nire ahotsa ez duela ezer balio? agian arrazoia duzue, nik ere uste dut ez dela munduko ahotsik hoberena, dexente desainatzen dut, alegia, baina artista bat ez du beti ahots onena. Interpretatzaile eta sortzaile bat naiz eta momentuz horrekin konformatzen naiz eta atzean dudan karrera guztia eta eguneroko lanarekin.

    Ba hauek nire hitzak, sentitzen dut luzatzea, ez dakit lagungarriak egin zaizkizuen nire hitzak baina zin dagizuet benetan ari naizela.
    Ondo izan!

  • Eta azkeneko komentarioa artikuluari. Euskal Herriko oholtzak ondo zapalduak ditut urteetan…Eta bakarlari bezala ere zapaltzen hasia naiz eta horretan jarraitzen dut ere. Agian Estatu Batuetara joateko aukerari ezetz esan behar nion? Behin bizitzan azaltzen den aukera bat da horrelako bidai bat egitea, ah! eta Zuloak filmak kritika onak era jaso zituen..

  • Nora Barton 2014-10-29 10:51

    Kaixo Tania.

    Lehenengo eta behin eskertu nahi dizut zure ausardia artikuluari erantzuna emateagatik. Agian ez dut asmatu idatzi dudanaren tonuarekin: nire asmoa ez zen zu iraindu edo mintzea. Nik ez diot ahots txarra duzunik, eta izugarri gustatu ez bazait ere (gustu kontua da hori) urtero publikatzen dira zurea baino kaskarragoak diren lanak. Ez dut uste zuk Fermin Muguruzaren laguntza edo babesa izatearen errua duzunik eta, eta normala iruditzen zait aukera izanda aprobetxatzea. Zure ibilbidea ere ez dut behar bezain ondo ezagutzen eta alde horretatik agian prezipitatu naiz afirmazio batzuetan.

    Hori esanda, argitu nahi nuke zugan baino, Fermin Muguruzarengan jarri nahi nuela lupa nik. Bere merituengatik bada ere, proiektuak bultzatu edo hondoratzeko boterea du, eta erantzukizun handiarekin gestionatu beharreko zerbait iruditzen zait. Inork ez du beti asmatzen, baina nahiko frustrantea iruditzen zait pertsona bakar baten babesak musikari baten lanaren zabalkundean horrenbesteko eragina izatea. Proiektu asko daude zuk adina lan edo gehiago eta ibilbide luzeagoa dutenak eta ez dutenak zure bisiblitatea lortu. Zuloaken eta zure kasua aipatuta Fermin Muguruzaren eraginaren (justu edo injustuaren) gaia nahi nuen bihurtu eztabaidagai, iruditzen zaitelako jende askok duela buruan, eta inor ez dela ausartzen hori publikoki esatera. Horregatik diot artikuluan zentzu batean behintzat ez dizula mesederik egin FMren laguntzak, horren ondorioz nik eta beste askok lortu duzuna batez ere horregatik lortu duzula pentsatzera iritsi garelako. Hala ere artikuluan zalantzaren atea irekita uzten dut, eta benetan opa dizut, FMren laguntzarekin edo gabe, zure ibilbidearekin jarraitu eta inondik inora konpartitzen ez ditudan hemengo iruzkinei zein nire artikuluari zure lanarekin erantzuna ematea.

  • Kaixo berriz

    Nire erantzuna ez bakarrik artikulua baizik batit bat erantzunengatik zihoan (ahotsaren kontua, adib.).
    Fermin Muguruzak ez du boterea artista bat hondoratu edo goratzeko. Horrelako pertsona bat izan ezkero akabo gure kezkak!! Bakoitzak jorratzen du bere bidea eta bakoitza da hartzen dituen erabakien arduraduna. Ferminek urteetan zehar dezenaka artista bultzatu ditu, agian ibilbide gehiago edo kalitate gehiago duten artistak kanpoan gelditu direla? Noski baietz…baina pertsona bakar batek ezin du artista guztiak atera edo lagundu eta alde txarra ikusi beharrean, bultzatzen dituenak ikusi beharko genuke. Pentsatu bestela, Fermin musikari bat da, uste duzu benetan aberasten dela hemendik? Artistak laguntzea, diskoak ateratzea gaur egun ez da negozio on bat. Ze euskal artistak egiten du hori, beste batzuei lagundu eta ekoizten dienei diskoa?. Eta are gehiago, etekina atera arren, eskubidea edukiko luke.
    Esan nahi dudana zera da, artistak ezagutarazi ditu, baina ezin du Euskal Herriko artista guztiekin hori egin, eta horregatik hasarretzen gara?. Batek edo besteak gehiago merezi duela…hori subjetiboa da, eta azken finean erabakiak norberarenak dira.

  • Mikel Martinez 2014-10-30 01:09

    Aupa Nora.
    Zure artikulua ausarta eta interesgarria da. Eztabaidatzeko eta zenbait hauts astintzeko balio du. Ez dut nire iritzirik emango, musikaren mundua (Taniaren musika, esaterako) oso gutxi ezagutzen dudalako, baina beste esparru artistikoetan (literatura, antzerkia, arte plastikoak…) gertatzen edo gerta daitekeena gogoarazi dit. Esan nahi nizun, halere, artikuluaren amaieran, nire ustez, patinatu duzula apur bat nahikotxo biluztasun eta feminismoaren kontuarekin. Zer dela eta sartu zara moralismokeriak eta bizipen oso pertsonaletaz betetako “eremu latz hortan”?. Zer beharra zeneukan? Zer ikusia dauka musikarekin? Hanka sartzeko posibilitate handiak zeneuzkan eta uste dut sartu egin duzula.
    Taniari esan nahiko ausarta izan dela bera ere erantzutean eta jakin izan duela “tonua” mantentzen (ez da erreza).
    Ondo segi biok…

  • Aupa Tania!

    Neretzat ondo egiten duzu. Aske zara zure burua nahi duzun bezala ateratzeko bideoklipan, kontzertuetan eta kalean! Lan bikana egiten duzu. Ez etsi eta animo pila!

  • ah! eta ahaztu egin zait! Hemendik animatu nahiko nituzte mutil musikariak ere Tania bezala agertzea bideoklipetan! Berrikuntza haundia izango liztateke!

    • Berritasuna? Bizitza osoa lo daramazu ala?

      • Olentzero, bai berrikuntza…zenbat euskal musikari mutil azaltzen dira sexy arropa gutxierekin beren bideoetan? Bai, lo ametsetan!

        • http://eu.wikipedia.org/wiki/La_Polla#mediaviewer/File:EvaristoParamos.jpg

          Horra gure izar maskulino nagusietako bat gerritik gorako biluztasuna arro eta naturaltasunez erakusten! Sexy sexy!
          Zer? Nola? Ez zaizula gustatzen? Ez da izango ba edertasun kanonak ez dituelako betetzen ezta? A! Eskerrak! Mementu batez pentsatu dut hori eskatzera zindoazela. Feminismoak aspalditik gabilltza nesken kanon inposatuen aurka borrokan eta ez gara ba orain mutilen gainean ere inposatzen hasiko…

  • Nik Doctor Deseoko abeslaria proposatu nahi nuen.