Sareko erabiltzaile kopuruaren araberako munduko mapa

Europako zenbait herrialde, Zelanda Berria eta Hego Korea dira, ehunekoei erreparatuz gero, sareko erabiltzaile gehien dituzten herrialdeak. Ipar Amerika eta Europa dira oro har nagusi, baina beste joera batzuk ere antzematen dira. Hori da 2011ko datuak oinarri izanagatik, munduko mapa berri bat osatzeko balio duen Oxford Internet Institute-k gauzatutako ikerketak adierazten duena.

Koloreek ehunekoa adierazten dute -gero eta ilunagoa, ehuneko altuagoa- eta tamainak aldiz, erabiltzaile kopurua. Deigarria da Afrikako zenbait herrialde ia agertzen ez direla egiaztatzea ere.

mapa 1

Aurreko mapa behar bezala interpretatzeko ordea, beharrezkoa da beste hau ikustea ere: biztanle kopuruaren araberako mapa. Ikus daitekeen gisan, nabarmena da Txina eta Indiaren nagusitasuna, baina ohi baino handiago agertzen dira Brasil, Alemania edo Nigeriaren gisako beste hainbat herrialde ere.

mapa 2