Durangoko Azokarako nobedade zenbait

Durangoko Azokarako nobedade zenbait

Ikasturtea -edo dena delakoa- hasi berritan eta Durangoko Azokara begira, labean da udazkeneko musika eta literatur uzta. Honezkero, argitaletxe, musikari eta abarren orbitakoek izango dute aurtengo nobedade gehienen berri, baina infiltraturik ez dugunontzat, jarraitu beharreko pista da Ahotsenea sortzaileen guneko egitaraua. Bertan ageri diren titulu berri zenbait bildu ditugu hemen.

Literatur nobedadeak: Ana Urkiza, Unai Elorriaga, Jose Luis Otamendi, Garazi Kamio…

Elkar argitaletxeak jada iragarri ditu udazken honetako argitalpenak, tartean, Alaine Agirreren Odol mamituak eleberria,  Ana Urkizaren Mamuak narrazio bilduma eta Itxaro Bordaren poemario berria: Zure hatzaren ez galtzeko.  Horiei guztiei, gainera, Augustin Zubikarai beka irabazi zuen Garazi Kamioren Orube abandonatuak gehitu behar zaio.

Ahotseneako egitarauan beste berrikuntza batzuk ere ageri dira ordea, hori bai, argitaletxea aipatu gabe: Unai Elorriagaren itzulerako lana izango den Iazko hezurrak, Jose Luis Otamendiren Kapital publikoa, Yolanda Arrietaren Argiaren alaba, Fito Rodriguezen Gontz garaia… Ikusteko dago oraindik zein argitaletxeren eskutik iritsiko diren.

Nobedade musikalak: On, Bidelapurrak, Libe…

Udazken honetako nobedade musikalak bildu ditu Jon Eskisabelek Badok atarian, Entzulearengana bidean I, eta Entzulearengana bidean II blog sarreratan, eta hark aipatzen dituen gehientsuenek zuzeneko emanaldi laburra eskainiko dute Ahotsenean. Zerrenda luze horretan dira, aurretik aipatutakoez gain,  Jon Gurrutxaga, Skakeitan, Izeberg, Kherau, Emon, Ezinean…

Egitaraua osorik kontsulta dezakezu Ahotsenearen webgunean bertan.

Durangoko Azokarako nobedade zenbait

NIRE KONTRA ESANAK