Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoa

Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoaAzken urteetan elikaduraren inguruko ardura, kezka eta hausnarketa ari dira da ematen gure gizartean. Gero eta garrantzi gehiago ari da hartzen, egunerokoan, elikagaien “kalitateak”. Baina ikuspegi honen baitan kalitatea ez da bakarrik “eko” edota “label” etiketekin lotzen. Horretaz gain, gertuko ekoizpena ere bultzatu nahi da, merkaturatze-bide zuzenak sustatu, ekoizle-kontsumitzaile hartu-emanak ulertzeko beste modu bat landu,… Azken finean, Agroekologian kalitatea ez dagokio bakarrik elikagaiari berari, elikagaia gure eskura heldu arteko prozesu osoari baino.

Esparru honetan adituak formatu behar ditugula jabetuta, Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen antolatu dugu lehen aldiz ikasturte honetan, UPV/EHU eta UEUren arteko lankidetza bati esker. Izena emateko epea irailaren 19an amaitzen da.

Graduondokoaren ezaugarriak:

  • Iraupena: 30 ECTS (300 irakastordu), 2014ko urriaren 17tik 2015eko uztailaren 15era bitartean
  • Titulua: UPV/EHUren Berezko Titulua
  • Tokia: UEUren egoitza akademikoa, Eibarko Markeskoa jauretxea
  • Egunak: ostirala arratsalde eta larunbatak
  • Informazio gehiago: Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen
  • Izena emateko epea: Irailaren 19a
  • Gipuzkoako Foru Aldundiak dirulaguntzak emango dizkie gipuzkoarrei.

Agroekologia: trantsiziorako gure bideak lantzen graduondokoa

Udako Euskal Unibertsitatea (UEU)