ETBetegarri-1

h
Barcinaren errua izango ote da hau ere! Edo Urquijo Erregeorderena? Wertena akaso?
ETB-1, euskarazko kate publikoaren ardura EAJrena ez da ba? Bai, ezta?
Beraz, programazio gorabeheratsu, argi-ilunez, errepikapenez eta saio jasangaitzez (bilbainadak, kulturismo lehiaketak, su artifizialak…) jositako kate honen ardura ez da unionista maltzurrena, abertzale zintzo eta euskaltzaleena baizik, ala?

Eta ETB-1 abertzale zintzo eta euskaltzale sutsuen ardura bada, zergaitik ari dira uneotan, irailaren 11 honetako arratsaldko seietan, bisitariaren enegarren errepikapena ematen, ETB2 erdaldunean Kataluñako Diada zuzenean jarraitzeko aukera eskaintzen duten bitartean?
Zenbat euskaldun egongo dira uneotan ETB erdaldunari so?

ETB-1 hondoraino eraman duzuen arduradunoi, zorionak. Ez da meritu makala.
Hori bai, bazterretan kexa ozen gutxi, izen abizen duin batzuen aldetik baizik ez. Hilketa perfektua beraz, ia salaketa gabekoa. Harrigarria gero, hain herri euskaltzalea izanda!
Ardura zaio inori euskarazko kate publiko bakarra?

27 pentsamendu “ETBetegarri-1”-ri buruz

  • Gutxiagogatik eraisten ziren garai batean errepikagailuak. Ez da ideiak emateagatik eh?

  • Panderetazalea 2014-09-11 22:06

    “Gure esku dago”rekin egin zutena egin ondoren nire ustez ETB ez da abertzaleon telebista.

    Ez du inolako nortasunik, ez du balio ezertarako.

    Orain ,diada zuzenean eman dutel jakiteak sutu egiten nau!

  • Peru Dulantz 2014-09-12 08:24

    Erabat ados zure analisiarekin. PSOEkoen garaia garbi ulertzen genuen: ETB1 boikoteatzen ari ziren, ikusleez husten, nahita. Orain, jokabide berbera, edo okerragoa, dutela ikusita, nola ulertu gertatzen ari dena?

  • Kameraezkutuzalea 2014-09-12 09:59

    Nik zera proposatuko nuke: kateen izenak ETB1 eta ETB3-tik KETB1 eta KETB2-ra aldatzea. Kamera Ezkutuaren TeleBista, alegia.

    Bazen garaia gehiengo gorrarentzako telebista katea egin ziezaguten. Eta ez bakarra, baizik bi 🙂

    Eskerrikasko PNV!

  • Hori onartu beharra dago, bai. Gorrak zoratzen egongo zarete kamera ezkutuari emandako hainbeste saiorekin.
    Beste kolektibo batzuek ere, pozik behar dute: saloidantzazaleak, kulturismozaleak, norbere herriko musikabandazaleak, … Gehiengo gorra, barka, isila esan nahi nuen.
    Azken batean gure kexak funts gabeak dira.
    Bestalde, eta hausnartzen jarrita, esango nuke gure ordezkari politiko txitabertzale gehien-gehienak, kamerazekutuzale amorratuak direla. Ez badute ETB1-eko programazioari buruz inongo kezkarik plazaratzen, ez da ez dutelako ikusten, edo euskara bost zaielako, ez horixe, baizik eta programazioarekin oso pozik daudelako, alajainkoa!

  • Aupa Itzain, ados nago zuk plazaratutakoarekin. Dena den, nire ustez ETB1eko ikusle potentzialok, euskal hiztunok alegia, hausnarketaren bat ere egin beharko genukeela uste dut. Iaz ETB1ek arratsaldeko programazio berria estreinatu zuen. Arratsaldeko lehen saioa Airean programa zen, Jaime Otamendik aurkeztua. Esan dezakegu Klaudio Landaren programaren euskarazko bertsioa zela, desberdintasunak desberdintasun, nahiko antzekoa zen formatua. Gauza da ez duela arrakastarik izan, audientzia oso apalak lortu zituen eta aurten ez du jarraituko. Klaudio Landaren programak, ordea, emaitza onak lortzen ditu. Ziur nago euskal hiztunon artean ere emaitza bikainak dituela. Niri galdera batzuk sortzen zaizkit: zergatik ikusten dugu gaztelerazko programa bat euskaraz, ordu berean, estilo bereko programa bat dugunean. Telebista euskaraz ikusteko ohitura galdu dugu? Euskarazko edukiek aspertzen gaituzte? Erosoago ikusten dugu telebista gazteleraz? Egia da ETB1eko programazioa eskasa dela orokorrean baina, aldi berean, bestelako programazio bat egiten saiatu direnean ez dakit euskaldunok erantzun positiboa eman dugun.

  • Aupa nafar. Ahalik eta zuzenen erantzuten saiatuko naiz.
    .
    Telebista euskaraz ikusteko ohitura galdu dugu? Bai. Hala da. ETB1-eko programazio arduradunek, EAJ eta PSOEren azken agintaldiotan bereziki, ETB1 ikusteko gogoak kendu dizkigute gehien-gehienoi. Seme-alabak dauzkazu? Jar itzazu ETB1 ikusten, eta ea zenbat irauten duten…

    .

    Euskarazko edukiek aspertzen gaituzte? Eduki onek ez gaituzte aspertzen, eta zinez eskertzen ditugu.
    Eduki txar-mortalek bai, ostera. Ni neu euskaltzale amorratua naiz, zin dagizut, baina ez nago prest txistu bandaren kontzertu oso bat irensteko, edo Eibarko habanera lehiaketa (españolez), edo Tafalla canta (españolez), Alavés-Ponferradina partiduak, hiruburuetako jaietako su artifizialak, eta antzerako saio sinestezinezkoak, gure telebista ustez nazionalak erdituak badira ere.

    .

    Erosoago ikusten dugu telebista gazteleraz? Jakina. Erdararen itsasoan bizi gara. Españolez elikatzen gaituzte Vocentok, Garak eta Deiak; edo Tele5-k, TVE-k, A-3ek eta ETB-2K EAEn. Are okerragoa da egoera Nafarroan eta Iparraldean, ondotxo jakingo duzunez. Horixe erosoago ikusten dugula telebista erdaraz.

    .

    Egia da ETB1eko programazioa eskasa dela orokorrean baina, aldi berean, bestelako programazio bat egiten saiatu direnean ez dakit euskaldunok erantzun positiboa eman dugun.
    Ez ba. Baina nola eman erantzun positiboa baldintza hauetan? Euskaldunen erdiek ez dakite ETBn zer ematen den azken 5-10 urteotan. Telebista kate bati lotzeko, beste edozein hedabideri bezala, programazio duin, koherente, eta osoa eskaini beharra dauka hark. Areago egundoko konpetentzia dagoelarik tartean.
    Horregatik, ETB1en saio duin askoak (baina ez gehiegi) badaude ere, ez dute ikusleekin konektatzea lortzen, ikusleak aspaldi joan baikinen beste kate batzuetara.

    .

    Kontua da guraso erdalzaleek euren haurrei bezala, agintari abertzale zenbaitek, euskaraz egin dezagun eskatzen digutela herritarroi horretarako baldintzak gero eta kaskarragoak badira ere.
    Harrigarria dena da, ez bertako profesionalek, ez euskalgintzak, ez alderdi abertzale batek ere, errealitate hau salatu ez izana. Nago gure agintari txitabertzaleek ez dutela ETB1 “sarriegi” ikusten.

  • Fermin Etxegoien 2014-09-12 13:55

    Iepa Itzain eta besteak, egia da ETB1en programazioa, askotan, ezin kaxkarragoa izan dela, baina egia da ere, Nafarrek dioen moduan, ona izan denean ere ez zaiola kasu handirik egin. Egia den moduan gutxiago izaten dela ETB1entzat dagoen dirua , etabar. Baina… eta badirudi nire betiko rolloarekin natorrela, hizkuntzaren nolakotasunaz hitz egitera… baina, diot, badirudi ere euskaldun askotxok ez duela gustura ikus-entzuten-irakurtzen euskaraz, edo esan dezagun euskara batuaz, edo esan dezagun indarrean den euskara batu hiper-arautu honetaz… eta badakit, noski, hau guztia oso kontu zaila dela, egunetik egunera ezin konponduzkoa… baina EITBn bertan bada, halaber, beste programazio eredu arrakastatsu bat -zentzu komertzialean- oso kritikatua izaten dena, besteak beste, kontrakoagatik: darabilen hizkuntz eredu kaxkar edo higatuagatik, edo beste modu batez definitzekotan, eredu ez hain arautua eta baita erdakada askotxo ere bereganatzen dituelako.

    Gaztea, bai.

    Gaztea emisoraren helburu nagusia, gaur egungo zuzendariaren arabera, zeina pertsonalki ezagutzen eta estimatzen dudan, 40 Principales audientzian gainditzea da… eta lortu egin du Gipuzkoan eta lortzear da Bizkaian, beti ere, noski, antzeko armak erabilita: ingelesez abestutako nazioarteko musika komertziala, dosi jakin batzuk utziz espainolarentzat –handi samarra- eta baita euskararentzat –txiki samarra- ere.

    Bihotz suntsigarri gerta dakizueke, baina garbi dago, euskarazko kantuei nagusitasuna emanda, ez lukeela halakorik lortuko inoiz. Hau da: Gaztearen helburua ez da euskal musikaren nagusitasuna irratian lortzea, baizik eta, musika alorrean, euskaraz den irrati baten nagusitasuna lortzea… eta lortzen du, seguruenik halakorik lortzen duen euskarazko hedabide bakarra.

    Euskarazkoa, bai, inoiz -askotan, batzuentzat- darabilen hizkuntz eredua zuzena izan ez arren.

    Ba ni alde nauka, eta uste dut batua latinizatzen ari zaigun honetan -badirudi bakarrik interesatzen zaigula euskararen profesionaloi, edo, beste modu batez esanda, euskararen apaizoi- ba orduan beharrezkotzat jotzen dut ereduaren malgutzea, edo usteltzea, edo sasiko bilakatzea, besteak beste hiztunen baitan nagusi den gaztelaniarantza hurbilduta -kurioski, Amuritza batek gauza bera pentsatzen du- kontrako jarrerak batua exotikoegi bilakatzen duelako, eta, apaizok kenduta, jende gutzi dagoelako prest bere burua linguistikoki mozorrotzeko puntu horretaraino -trabestitzeko ere, esango nuke-.

    Nork ostia erabaki du independiente hitza in-de-pen-den-te esan eta idatzi behar dela? Badakigu, badakigu, ingelesez eta frantsesez nola den hitza, etabar… Ta? Erabaki anti-soziala da, euskararen erabileraren aurka zuzen zuzenean datorrena, eta horrelako ehunka hartu dira azken urteotan, aditu horiek ez dutelako batere sentiberatsun sozialik eta estetikorik izan, kontrakoa baizik: konplejo anti-espainola eta nork bere ezagutza eremuan agindu nahia.

    Erakargarria izateko, hizkuntzak dentsitatea behar du, eta hau ez da kontzeptu estetiko bat, baizik eta fisikoa, grabitazioaren indarrarena hain zuzen ere. Gaztearen hizkuntza sasiko horrek badu dentsitatea. Batuaren eremuan, dentsitatea duen aldaera bakarrenarikoa, dentsitatea duten beste euskal hizkerak euskalkietan baino ez baitira aurkitzen gaur egun, baina gutxi dira eta hiztun gutxi harrapatzen dituzte.

    Tira, arazoaren azterketan beste ikuspuntu, nire ustez, osagarri bat eskaini nahian, besterik ez, txao!

  • Fermin Etxegoien 2014-09-12 14:09

    Ei, gauza bat; gaztelaniarantza hurbiltzearena diodanean, ez dut esan nahi -inolaz ere ez!- gaztelania erabili behar dugunik euskararekin batera, baina bai euskarazko hitz eta kontzeptu berri edo ez tradizional asko hobeto bereganatuko lituzketeela euskal hiztunek -berriek eta zaharrek- gaztelaniaren egokitzapenetik baldin baletoz, euskarazko erroetatik garatuta baino.

    Alegia, nire ustez hobe da “konplaziente” esatea… “etorkor” esatea baino. Eta gero, euskara batuak dentsitate nahikoa lortzen duenean, hain zuzen ere konplaziente bezalako hitzek lagunduta, ba orduan hasi erabiltzen “etorkor” edo nahi dena.

    Baina kontrako norabidean ari gara, eta horretaz konturatzeko berdin da postmodernoa izatea ala pleistozenokoa.

  • Aupa Fermin,
    Gaztearena, beste ore bateko eztabaida bat da. Interesgarria oso, baina niri behintzat, ETB1-en auziari heltzea gustatuko litzaidake. Uste dut tresna ikaragarri garrantzitsua dela euskararen berreskurapenerako, biziraupenerako edo dena delakorako, eta erdi hilik dirauela, burua ezin altxa, politikari abertzaleen utzikeriak jota, unionisten pozerako. Telebista da oraindik ere aisialdiko tresna nagusia gure gizartean. Nola onar liteke horrelako programazio gorabeheratsu eta oro har kaskarra euskarazko kate publiko bakarrean?
    (Bidenabar, zorionak zeure lan eta saio bikainengatik… Ez zaitzala ETBko programazioak azpian harrapatu!)

  • Fermin Etxegoien 2014-09-12 16:38

    Eskerrik asko, Itzain, eta bai, nik ere heldu nahi diot, diozun moduan, ETB1en auziari, baina iruditzen zait, hemen ere, gertatzen zaigun ia guztian bezalaxe, badirela, tartean, kontu soziolinguistiko nabarmenak, eta hortik zihoazen aurreko komentarioak, izan ere, aipatzen duzun utzikeria hori… ba ezin ukatuzkoa da, ok, baina, nago, badator ere, parte batean, hizkuntz ereduarekin “behar bezala” asmatu ez izanak dakarren, nola deitu… halako zama edo neke existenzial moduko batetik, eta ez dut honekin esan nahi, noski, euskara gauza ez denik hizkuntza unibertsala izateko, esan nahi dudana da, langintza horretara jarrita, oso kontutan eduki behar zirela kontutan eduki ez ziren faktoreak, nik inoiz estetiko deitu izan ditudanak, eta beste batzuek beste modu batez, bestela gertatzen baita gertatzen dena.

    Gainera, arrakasta txikiegia duten euskarazko hedabideen zerrenda, ondo dakizunez, ez da ETB1kin hasten ez eta bukatzen, badirelako euskarazko telebista alternatiboak ia inork ikusten ez dituenak, eta berdin euskarazko egunkari alternatibo edo ez alternatiboak. Seguruenik, irratia da -audientzia mailan- salbatzen den bakarrenetarikoa, hain zuzen ere irratiko hizkuntzaren gertutasunari esker.

    Orduan, oro har berpentsatu behar da zenbateraino -eta nola- malgutu behar dugun errejistroa, inpureza zenbaitek hurbil gaitzaten hain urrutira alde egindako nahibeste euskaldunengana.

  • Ferminekin guztiz ados nago, gaztearen entzule bat naiz eta esan behar da entzulearekin lotzea lortu duen hedabide bat dela. Izan zitekeen euskarazko kantak jartzen zituen irrati bat baina lortuko al zuen orain dituen entzule guztiak euskara hutsezko kantuekin, ni beintzat ez.
    Etb 1eko programazioarekin nire iritziz gauza bera gertatzen da. Ez du bere audientziarekin konektatzea lortzen. Dena da horren zuzena, ikusleak artifizialtzat hartzen du. Adibidez, lehen komentatu duzuen ETBko arratsaldeko debate programen kasua. Aurreko ikasturtean ETB1en Jaime Otamendik aurkeztutako debatea oso zuzena zen, tertualia kideak lasaiak ziren, ETB2koan berriz debatea bizi egiten dute, askotan gehiegi baina ikusleari itxuraz (audientzia datuek diote) horrela gustatzen zaio.
    Beste datu bat, Alkain eta konpainiak beti funtzionatu izan dute ETB1ean. Lengo ikasturtean Kontrako eztarriak dexenteko datuak izaten zituen eta hori bat ez zuela eguneroko programazioa, saskibaloia astero. (ETB K zertarako ote dugu). Alkainek eta konpainiak denok dakigu ez dutela zuzentasuna erabiltzen. Euskara batua alde batetara uzten duen ETBko programa bakarra izanik.
    Eta audientzia izateko programazioa eduki behar da, ez da audientzia datu handirik izango udaran goizean 6 ordu kamera izkutua eta dokumental errepikatuak emanda. Iluntzean astean pare bat aldiz saio berri bat izateak ez du audientziarik igoko.
    Hau guztia nere iritzi xumea.

    • Peru Dulantz 2014-09-12 19:54

      Ba, zer esango dizuet, nik ere Gaztea entzuten dut eta, goizeko saioko pertsonaia xelebre baten euskañolkeriak alde batera utzita, oso euskara estandarizatua, zuzena, eta egokia erabiltzen dute esatariek, gehien bat. Hori bai, nahiko euskara naturala eta bizia, baina ez dut euste erdalkeriez eta “lashostia” eta abarrez abustatzen dutenik. Hain zuzen, hori behar du ETB1ek, euskara bizia eta naturala, eta hori du gero eta eskasago, batez ere egin dituen azken fitxaje gazteengan.

  • Amonamantangorri 2014-09-12 16:48

    Izan gaitezen justuak: ETB1 ez da bakarrik izan trikitixa txapelketak, habanera emanaldiak eta kamera ezkutuko saioak emititzeko katea. Uste dut honako programek ez dutela arrakasta txikia izan, eta hori lortzeko sekulako inbertsioa eskatu dute. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak sekulako diruak gastatu ditu programa nahiko duinak mantentzeko.
    .
    “Jaun eta Jabe” telesaila, “Bi eta bat”-en talde berak egina.
    Goenkale. Umeak garenetik ikusi dugu, eta horregatik ikusle talde zabal batentzat ohitura izan da dagokion orduan ikustea.
    Bertatik Bertara, iluntzean egunero emititua, jendearen estimua irabazi zuen.
    Wazemank: umore saioekin gertatu ohi den bezala, formatoa agortu eta gogaikarri bilakatu zen arte esplotatu zuten, baina hasieratik jarraitzaileak eduki zituen, horrelako umore saio baten eskaera aspalditik bazelako.
    Kalaka, Mihiluze, Karlos Argiñanoren sukaldaritza programak, Sorginen Laratza, Lazkao Txiki eta Pernando Amezketarra marrazki bizidunak, Kirol programak, etab.
    .
    Programen arrakastaz ari naiz, ez hainbeste kalitateaz. “Azpimarra”, adibidez, aktualitateari buruz ikus litekeen programa hoberena da, eta esanen nuke audientziaz ez dela ongi ibili.
    .
    Jakina, nahiago nuke kalitatea pixkat goitiuko balitz: euskaraz poliki mintzatzeko gauza diren gonbidatu eta “tertuliano” gehiago baleude, Salvados-en antzeko gauza bat balego eta ez “Bisitaria”, Splunge-ren umorea noizean behin euskaraz ikusi ahal balitz eta ez beti “Irrikitown”-en gisakoa, edo are gehiago, “Martin”-etik baino “The Wire”-etik gertuago legokeen zerbait egitea lortuko balitz… Baina zer eginen diogu ba.

  • Nik ez dut sekula esan ETB-1 soilik trikitixa txapelketak, habanera emanaldiak eta kamera ezkutuko saioak emititzeko katea izan denik. Eta askotan esan dut, gaur ere bai, kalitatezko saioak ere eskaintzen dituela, baina saio horiek, Beñatek esan bezala, programazio orokor oso pobre baten itzalean, nekez lortuko dute burua agertzea sekula. Badago ETBko langileen eta taldeen artean, saio onak, interesgarriak edota biziak ateratzeko gaitasuna. Uzta horretako azken aleak ere (kale izarrak edo itxuroso), oso freskoak iruditu zaizkit. Eta ez soilik niri. Etxeko txikiak (9 eta 11 urte) oso gustura egon dira saio horiei adi, aspaldiko partez, baina uste dut kale izarrak finitua eta errepikapenetan sartua dela dagoeneko…
    Ferminek hizkuntzaz dioen ia guztiarekin bat nator (bizkaierarik ia ez erabili izana ere, apuntatuko nuke akats larrien artean), eta biba Gaztea! (eta Joseina Etxeberria, hori bai jazpana hori!), nahiz eta euskarazko musika gehixeago programatzeak ez liokeen entzulerik kenduko, eta euskaraz tematzen diren taldeei arnasa handia emango lieketen (apenas dago kate generalistarik euskal musika programatzen duenik, ezta Radio Euskañik berak ere apenas…
    Beñatek aipatutako saio batzuetako gehiegizko formaltasunak atzera ematen duelakoan nago ni ere (Euskadi irratian bada halakorik ere, ez da soilik ETB1eko arazoa), eta abar, eta abar. Ados. Baina arazo horiei heldu ahal izateko, arduratu beharra dago. ETBren ardura dutenek arduratu beharra dute. Bertan agintzen dutenek eta euren gaineko arduradun politiko eta alderdiek. Horiek arduratzen hasten diren urtean, orduantxe heldu ahal izango zaie hizkuntzaren kudeaketari lotutako arazoei ere, ez lehenago.
    Izan ere, susmoa daukat gure agintari txit abertzaleetako askok ez dakitela Fermin Etxegoien nor den, edo Kike Amonarriz, edo Hartsuaga, Zalbide, Amuriza edo Xamar nor diren. Eta are gutxiago euren proposamenak zein diren. Hortik hasi behar genuke. Ustez agintzen dutenei, kontuak eskatzetik.

  • Uneotan ETB1en Real Unión-Guadalajara. ETB2n film txukun bat.
    Eskerrak agintari abertzaleak dauzkagun ETB-n, bestela… Antiguoko-Amara eskainiko zuten gehienez ere euskarazko katean.
    Gero esango dute euskaldunok ez dugula nahikoa ahalegin egiten euskarazko katea ikusteko!

  • Programazioak pixkanaka “hobera”. Orain Alavés-Barça-B. Tabernako telebistan ETB jarrita… ahotsik gabe baina.

  • Erdal Irrati Telebista Taldea, gure gizartearen eta gure agintarien isla da ezin bestean. Euskara, hasiera hasieratik, aitzakia baino ez zen izan, erdarazko telebista nazionalista/abertzalea sortzeko. Telebista autonomikoak arautzeko legeak bertako hizkuntzan izatea agintzen zuelako garatu zen ETB1, gero berehala, lege trikimailu bat eginez Erdal Telebista 2, sortzeko. Lege hark ez bazuen hori agindu ez zalantzarik izan erdarazko katea sortuko zela aurrena, eta euskarazko zerbait gero, ahal zenean. Azken hogeita hamar urteetan EAEn agindu dutenek ez dute inoiz euskarazko telebista duin bat izateko asmorik. Euskara morroi eta aprobetxabide izan dute haien benetako asmoak garatu ahal izateko. Beraz ez da harrigarria iritsi garen lekura iritsia. Lehun-lehun eta asaldatuko gaituen kanpo-etsairik gabe, nazionalista/abertzale erdalzaleek euskara-amon zaharraren heriotz eguna prestatzen ari dira, ezin bestekoa bailitzan, ezin bestekoa iritzi izan baitiote betidanik, zuzentasun politikoak hori esaten utzi ez badie ere. Ezin da horiengandik ezer onik espero. Ez da ezer onik etorriko. Ea behingoz konturatzen garen.

  • Edozergatik kexatzen gera, EITB izugarria da, programazio on ona botatzen duen Euskarazko katea, orain adibidez, interneten bidez ikusi ditut estropadak, ta hauek bukatu ta gero Donostiari buruzko erreportaje bat botatzen ari dira, bale Gazteleraz dela baina hori sekundarioa da, polit polita ta maila altukoa bait da.

    Norbait “erahiltzeko” (idazteko modua da besterik ez) gura haunditzen ari bazait, inoiz asetzen ez naizelako da ta beti gehio nahi dudalako, ez EITBko zuzendari putakumeak kale gorrian behar zutelako egon.

  • Orain ez dakit ze kateko programazioa botatzen ari zuten, ETB1 zuzenean jarrid ut 6 aldiz ta gazteleraz zegon, orain aurkitu dut gaur egun Euskaraz, suposatzen dut gaurkoa dela, baina hain gaizki dago hau ze nere zalantzak ditut.
    Ala ere behin baino gehiagotan ikusi dut ETB1n, gauzak gazteleraz botatzen, adibidez saskibaloi entrnatzaile bati egindako 30 minutuko elkarrizketa.

  • Gaztelania ETB1en eguneroko ogia da. “Naturaltasun osoz” erabiltzen dute, ETB2-n euskara usaindu ere egiten ez den bitartean. Normalizazio “teknika aurreratuak”, badakizu…

  • Kaixo Itzain, zure azken iruzkinean jarri duzun hori ez da guztiz zehatza. Azkenaldian ETB2ko albistegietan geroz eta ohikoagoa da elkarrizketatuen euskarazko adierazpenak sartzea, nik behintzat sentsazio hori dut.
    ETB1en gaztelera agertzen dela, ba zoritxarrez bai, baina egoera batzuetan ulergarria ere bada. Adibidez, zuzenean emititzen diren saskibaloi edo pilota partida baten ondoren, kirolariak elkarrizketatu nahi badituzte eta hauek euskaraz ez badakite, ze alternatiba proposatzen duzue? Beste telebistetan ere gauza bera gertatzen da.

  • Aupa nafar,
    zeuk aipatzen duzun sentsazio hori ez zait oraindik heldu, baina ez dut ukatuko, baliteke, eta poztuko nintzateke.
    Aldiz, ETB1en gaztelania “naturaltasun osoz” erabili ohi dute oso sarritan. Ez hori bakarrik. Izan ere, “nafar” jota emanaldiak, habanera emanaldiak, bilbainadak edota Euskal Herriari buruzko erdarazko zenbait saio solte, erdara hutsezkoak izaten dira.
    Hori, niri, ulertezina iruditzen zait. Ulertezina baino gehiago ere bai.
    Bestalde, atzo bertan adibidez, La Conchako estropaden saioan, Kaikuko patroi eta Urdaibaiko zuzendari erdaldunak (ere) elkarrizketatu zituzten. Zergatik?
    Ez dago Kaikun edo Urdaibain euskaldunik, ala?
    Niri, ikusle euskaldunoi errespetu falta, iruditzen zait, euskaldunak elkarrizketatzeko aukera izanda, erdaldunak elkarrizketatzea. Ez hori bakarrik. “Naturaltasunaren” izenean antza, elkarrizketok ez azpititulu eta ez itzulpen eskaintzen dira, “denok” baitakigu españolez… Baina batetik, euskaldun guztiek ez dakite españolez (haur gutxi batzuek, arnasgunetan, oraindik eta zorionez, 6/7/8 urtetan ikasten dute gaztelaniaz, eta bestetik, Iparraldeko euskaldunek ez dute zertan españolez jakin.
    Irizpide tristea ETB1ek sarri erabili ohi duena, euskararen beharrezkotasuna auzitan jarri, eta gaztelaniaren noranahkotasuna azpimarratzen duena.

    • Peru Dulantz 2014-09-15 19:37

      Bada, nire ustez, kasu horietan naturaltasun osoz eman behar da elkarrizketa erderaz, eta, zuzenean ez bada, azpitituluekin. Modu berean, ETB2ko teleberrian ez lituzkete behartu beharko euskaldunak erdaraz hitz egitera, eta euskaraz eman beharko lituzkete adierazpenak, irizpide bera erabiliz.

  • Neutraltasunez? Urdaibaiko trainerua eta zuzendaritza taldean dozenatik gora euskaldun egongo dira. Kaikun ere egongo dira batzuk, Kortatik hasita. Zer du neutraltasunetik erdaldunak elkarrizketatzea?

  • Neutraltasuna eta axolagabekeria ez dira gauza bera. Nahasmendu horretatik datoz gero aje guztiak