Gandhik Hitlerri: “Lagun maite hori…”

Gandhik Hitlerri: "Lagun maite hori..."

Bigarren Mundu Gerraren bezperetan izan zen, 1939 urteko uztailean, preseski. Zerbait egin behar zela  eta Mahatma Gandhik gutun bat idatzi zion Hitlerri, bake eskean.

Dokumentua interesekoa delakoan, takar xamar itzulita dakart:

« Lagun maite hori,

Zenbait lagunek eskatu dit gizateriaren izenean zuri idazteko. Uko egin diot eskaera horri, pentsatuz lotsagabekeria litzatekeela nik hori egitea, baina zerbaitek bultzatu nau, gertatzen dena gertatu,  kalkulu handitan sartu gabe zuri idaztera.

Aski argi dago zeu zarela munduan gizateria guztia egoera basa batera eraman dezakeen gerra saihesteko gai den pertsona bakarra.

Benetan iruditzen zaizu zure helburuak halako prezioa merezi duenik? Ala entzungo diozu aldarria, gerraren irtenbidea arrakastatxoaz ekidin  izan duen gizon honi?

Bidebatez barkamena eskatzen dizut baldin eta zuri idaztea akatsa izan bada.

Zure adiskide zintzoa den

Sd. M. MK Gandhi”

Gandhik Hitlerri: “Lagun maite hori…”

Airetik bizi naiz. Ia.

4 pentsamendu “Gandhik Hitlerri: “Lagun maite hori…””-ri buruz