Errealitate utopikoak, utopia errealak.

Denok gara kexu gure inguruan dugun errealiteaz. Denok ditugu buruan erreal izan beharko luketen, baina guztiz utopikoak diren egoerak; denok egiten dugu negar hori dela-eta.
Aldiz, inork gutxi ezagutzen ditu benetan existitzen diren errealitate utopikoak; jende askok desiratzen dituenak, baino gordeta daudenak, gutxi batzuen eskuetan.
Zorionez, ni naiz errealitate horiez disfruta dezakedan horietako bat; aurten gainera, biz.

Lehenengoa, Baigorrin astebetez eginiko egonaldia, bertso-udalekuetan. Bertsolaritzaren fauna txikiaz inguraturik, mundutik alde egin, eta mundua aldatu nahian ibilitakoa. Bihotza elkarri irekiz, errealitate guztiz utopikoan, besarkadak eta muxuak eguneroko ogia zirelarik.

Errealitate utopikoak, utopia errealak.

Bigarrena aldiz, Aubixan igaro dut; lau egunez. Lehenengoa banekien errealitate utopiko bat izanen zela; ez naiz alferrik joan hainbeste urtez. Baina bigarrengo honetan, erabat harriturik eta hunkituta itzuli naiz. Inolaz ere ez nuen horrelako egonaldirik espero. Lau egunetan soilik elkarrekin egon, eta hirugarren gauean elkarri bihotza erabat irekiaz; lagun zaharrak izango bagina bezala.

10672067_764774826899044_7008223596302824155_n

Uda, errealitate utopikoen gordailu bilakatua zait, eta horregatik itxaron ohi diot hain nostalgiko. Besterik gabe, eskerrak ematea soilik geratzen zait, errealitate soil bat, utopiko bihurtzen lagundu didaten bidelagunei!

Errealitate utopikoak, utopia errealak.

Sentipenak borborka, hitzak borborka. // Emakumearen kurbarik ederrena, bere irribarrea da. EGIN IRRI!