Hego Euskal Herriko gehiengoa ez da espainiar sentitzen

Hego Euskal Herriko biztanleen gehiengoa ez da espainiar sentitzen. Hala ondorioztatu daiteke CISek zabaldu dituen datuetatik, Nafarroa eta EAEko emaitzei erreparatuta. 152 lagun elkarrizketatu dituzte guztira (118 EAEn eta 34 Nafarroan), eta bi kasuetan hautu ohikoena soilik euskaldun edo nafar gisa identifikatzen dituena izan da.

Nafarroan nafarrak nagusi

El Mundok zabaldu duen beheko taulak aditzera ematen duenez, Nafarroan galdera erantzun dutenen erdia baino gehiagok (%52,9) nafartzat du bere burua, eta espainiartzat %2,9k soilik. %41ak aldiz nafar eta espainiar aldi berean sentitzen dela adierazi du.

EAEn %44 soilik euskaldun sentitzen da

Euskal Autonomia Erkidegoan aldiz, gutxigatik bada ere, euskaldun soilik sentitzen direnak ez dira erdia izatera iristen (%44,1), eta espainiar soilik sentitzen direnak %10 dira.

Katalunian espainiar zale gehiago

Horrenbestez, eta balizko erreferenduma gertu dagoen arren, Katalunian espainiarzale gehiago da Hego Euskal Herrian baino (%22). Hala ere, gehiago dira soilik kataluniar sentitzen direnak, %39,8.


Hego Euskal Herriko gehiengoa ez da espainiar sentitzen

Berri txarrak besterik ez ditugun honetan, ez al dira datu itxaropentsuak?

Hego Euskal Herriko gehiengoa ez da espainiar sentitzen

10 pentsamendu “Hego Euskal Herriko gehiengoa ez da espainiar sentitzen”-ri buruz

  • zakarias aiztierdi 2014-09-03 14:15

    Errioxakoak harritu nau ni

  • Emaitza interesgarriak Nafarroan. Dena den, 34 pertsonako lagina Nafarroan ez dakit oso adierazgarria ote den. Gustatuko litzaidake jakitea ere, Nafarroan identitate “periferikoa” sentitzen duten horietatik zenbat diren “solo navarro”ak eta zenbatek duten nafar izaeraren beste ikuspegi bat.

  • Mixel Izainak Xalbadorri buruz idatzitako XALBADOR liburuan bada pasarte gogoangarri bat Xalbadorren abertzaletasunaz eta Urepelgo artzainaren izaeraz jabetzeko.
    Elgetan izandako saio batean gertatutakoak balio lezake Leire Barrenaren sarrera hau ilustratzeko.
    Abertzale dela esan beharrik gabe erakusten baitu Xalbadorrek bera zer den eta Euskal Herria aipatu gabe, bere aberria zeinden. hain zen fin eta dotorea gizona! Honela kondatzen du Mixel Itzainak:
    “”Egileor bertsolariak bertso batean erran zuen bukatzea komeni zela “frantsesek” (Mattin eta Xalbadorrek) presa zutela urrundik jinak (etorriak) izanez. Xalbadorrek honela erantzun zion:

    Nik ere agur eta esker on bildu zeraten orori,
    bai eta ere ohar ttipi bat frantsesaren kontu horri.
    Gutaz tronpatu dela behar dut argitu Egileorri
    hemendik ez da frantsesik joanen, handik ez baita etorri””

  • Hegoaldeari dagozkion galdeketaren inguruko xehetasunak eta interpretazioak alde batera utzita (laginaren tamaina txikia eta nafarren nafartasunaren “bertsio” desberdinak, esaterako), iruditzen zait titularrean egiten den baieztapena lekuz kanpo dagoela. Datuen arabera EAEko gehiengoa BAI sentitzen dela espainiar (hautatuena izan den erantzunak ez du zertan gehiengoaren erantzuna izan behar) eta EAEko biztanleria Nafarroakoa baina handiagoa dela kontuan hartuta ezin da baieztatu Hegoaldean gehiengoa ez denik espainiar sentitzen.

    Errioxako %18,8 hori, Kanarietako %22,5 hori, Ceuta eta Melillaren arteko desberdintasunak … datu bitxi asko, bitxiak nire begietara tokian tokiko aldagaien inguruko ezjakintasunaren ondorioz ziurrenik. Emaitzak interesgarriak dira oso eta hainbat ondorio atera litezke agian, baina ez dut uste itxaropena zenbakien bortxan bilatu behar dugunik.

  • Argentinarrak ere ez dira espainiar sentitzen. Eta kolonbiarrak, eta txiletarrak, eta …. Baina denak erdaldunak. Horrekin kontsolatu behar gara orain? Gero eta merkeagoa dugu kontsolabidea.

  • Amonamantangorri 2014-09-04 13:46

    %18 Logroñon? %52 Nafarroan? %8 Extremaduran? Inkesta horrek ez du deusetarako balio.
    .
    Nafarren erdiak baino dexente gehiagok du bere burua espainoltzat, hori seguru. Gero, baliteke espainol sentitzen ez direnen artean ere egotea euskal abertzaletasuna batere gustuko ez dutenak: hau da, nafar, ororen gainetik.

  • Atxagak esan zuen “idazle periferikoa” zela, berak jakingo du zergatik, ni bizkaitar (lurraldea) eta nafarra naz (nazioa), baina ez naz “identidad periferica”: ZENTRALA eta ZENTRATUA baizik!

    • Amonamantangorri 2014-09-09 02:24

      Atxaga, euskal idazle guztiak bezala, periferikoa da, hizkuntza minorizatu batean idazten baitu. Euskaraz sortzen dutenak periferikoak dira bai munduan, bai frantses eta espainiar estatuetan, bai Euskal Herrian bertan. Euskal kulturaren sisteman zehatzago, Atxaga zentru-zentrukoa da, alegia, Asteasuko giputza, famatua (salduena, irakurriena eta itzuliena) eta kanonikoa. Bakarrik abertzalea izatea falta zaio. Aldiz, esate baterako Itxaro Borda amikuztarra euskal literaturaren periferian dagoke.

  • Hori esan nahi nuen: Atxagak bere burua Espainian kokatzen du eta horregatik periferikoa ikusten da, Euskal Herrian kokatuko balu: guztiz zentrala sentituko zen. Guk idazle “zentralak” behar ditugu gure kultura osatzeko eta ere berean, gure burua “zentral” sentitzeko, espainolak edo frantsesak euren kultura propioaren inguruan pibotatzen duten moduan, kanpokoa edo besteena ukatu barik aberazten gaituelako (adibidez Kepa Junkera edo Korrontziren kasuak). Akonplejatu-kolonoaren sindromea du asteasuarrak.

    • Amonamantangorri 2014-09-09 16:00

      Ea, berriz:
      “Euskaraz sortzen dutenak periferikoak dira bai MUNDUAN, bai frantses eta espainiar estatuetan, bai EHan BERTAN”.