Ezkontza eguna

“Inoiz ez zenuen sinistuko baina zeure eguna heldu da eta ezkondu behar zara! Zaila da explikatzen sentitzen dugun poza. Lagunok, ez ezazue pentsa geure laguna itsusia denik. Ez, ez da horrelakoa; bere xarma du eta denok jakinaren gainean gaude. Ez ezazue pentsa geure laguna zakarra denik. Ez, ez da horrelakoa; baizik eta guztiz kontrakoa: oso tipo berritsu eta umoretsua da, ezagutzen dugunok errepikatzen diogun legez. Gainera, oso gizon azkarra da, ez bakarrik doktoradutza bukatua baitu; baizik eta bere kuriosidadea asetzen ari delako eten barik. Tipo borrokalaria ere bada, gazte zela, patuak ustekabe ankerra eman zion arren, bere burua biktimatzat dutenei lezio eder bat eman zien: bizitzak merezi du. Baina beretzat ez bide zen nahiko: geure lagunak ez zuen bere buruan sinesten eta neska bat ezagutzerakoan gauza bi gerta zekizkiokeen: tipa gustuko bazuen: kikildu edo tipa ez bazuen gustuko: baztertu. Ez zegoen erdibiderik.

Ezkontza EgunaGeure hitzak ez ziren aski bere jarrera aldatzeko; Elene ezagutu arte (nor eta neska bat mundua iraultzeko!). Oraindik akorduan daukat elkar ezagutu ziren eguna. Parrandan ginen eta lagun batek aurkeztu zigun. Berarekin solasteko ez nuen betarik izan, gaur ezkonduko den lagunak kendu baitzidan aukera. Ordutik aurrera, denok dakigu zer gertatu den: lehen zita, lehen muxua, lehen gaua, lehen txangoa, lehen hipoteka eta abar. Gaur arte. Ezkondu behar zara! Nor eta zu, mutilzahar izatera kondenatua zinela esaten zenuena!

Dena den, aitortu behar dugu geure pozak baduela beste iturri bat: lehen ez bezela, geure lagunak bere buruan sinesten du eta, konfiantza gutxi balitz, maitasuna dastatzen ari da; ez pelikuletako maitasun ideal bat non printzeak printzesa konkistatzen duen; baizik eta benetako maitasun bat; non bizitzaren gaziak eta gozoak bizi izaten diren batera. Elkarri begiratzen diozuelarik, agertzen zaizuen irribarre konplizea begibistakoa da. Biok batera eta, gero gu, zuongatik pozik.

Hitz batzuk eskatu dizkiguzu zeure eztei egunerako. Hauexek dira bihotzetik atera zaizkigun arruntkeriak. Ez dago gehiago esaterik. Aurrerantzean daukazuen erronka ez da makala baina ziur gaude onik aterako zaretela. Dena den, jakin ezazu, kaltzontzillotan zein gonatan; zeure ondoan izango gaituzula betiko. Zorionak!

Zeure koadrila”

Presencia vasca saiorako osatutako ipuina 

Ezkontza eguna

APURKA APURKA Iritzi xelebreak, gogoeta alderebesak etabar. 1988an sortua eta 1989an jaioa. Ikasketez giza-zientziak eta komunikazioan lizenziatuta. Egun Berbaizu Euskara Elkartean lanean, bihar batek jakin.