‘Neurge’ filma ikusgai jarri dute HUHEZIko ikasle ohiek

0-3

‘Neurge’ filma ikusgai jarri dute HUHEZIko ikasle ohiek

Mondragon Unibertsitateko HUHEZI fakultateko ikasle ohiek, sarean ikusgai jarri dute ‘Neurge’ filma. 2012an lizentziatu ziren ikasleak, eta karrera amaierako erronka nagusia izan zen. Bi urte luze, eta Intxaurrondoko (Donostia) XXVI. Bideoaldian estreinatu ondoren, pelikula edonork ikusteko aukera izango du.

Film-laburrez osaturiko lana da ‘Neurge’. Guztira sei istorio dira, baina guztiek dute lotura beraien artean: 20 euroko billete bat. Billete horri esker, sei istorio labur horiek ‘konektaturik’ daudela ikusiko da. Labur guztiek,gainera, amodioaren gaia lantzen dute ikuspuntu desberdinetatik.

Proiektuan parte hartu zuten aktoreen artean, besteak beste, Jose Ramon Soroiz, Piter Ansorena, Gorka Zubeldia, Loreto Mauleon, Martxelo Rubio eta Loli Astoreka daude. MU Telebistak, filma muntaketa-prozesuan zegoenean, hurrengo erreportajea egin zuen:

‘Neurge’ filma ikusgai jarri dute HUHEZIko ikasle ohiek

TALAIATIK