Askatasunaren Aldeko Mendi Martxa

Zapalkuntza-egoeran bizi garen Nafar-herritarrak gara.

Independentziaren aldarrikapena defendatzen dugun Euskal herritarrak gara eta Nafar Estatu propioa askatzeko premia bizia dugu, beraz. 778. urtean Orreagan eman zen guda, gogoan izan behar eta nahi dugu bertatik ikasgai garrantzitsuak bezain kontutan hartzekoak atera behar ditugula azpimarratuz.

Berriz ere, maila estrategikoa berreskuratu behar dugu. Gogora dezagun gure arbasoak, Orreagan, Abuztuaren 15 batean, subjektu politiko izan zirela, eta haien garaipenari esker gaudela gu hemen. Orreaga da, beraz, gure abiapuntua. Han idatzi genituen gure lege/ konstituzioaren lehen hitzak. Erabil ditzagun bada gure indar guziak Nafar Estatua berreskuratze lanetan. Berreskura dezagun, behingoz, gure burujabetza.

Guzi honekin zerikusi zuzena eta guztiz izaera politikoa duen Askatasunaren aldeko II. mendi-martxa antolatu dugu Orreagako kideok.

Askatasunaren Aldeko Mendi Martxa

Mendi-martxa honek, Abuztuaren 11n hasi eta 15era bitartean iraungo du, etapak honako hauek izanen direlarik: Erratzu-Bidarrai. Bidarrai-Ainhoa. Ainhoa-Oleta. Oleta-Hondarribia. Hondarribia-Pasai Donibane.

Mendi-martxa honetako parte-hartzaile bakoitzak —bere prestakuntza, edo libre egotearen arabera—, nahi dituen etapak egiten ahalko ditu, norberak bere ibilbidea askatasun osoz antolatuz.

Martxazaleak 11:00k aldera iritsiko dira Pasai Donibanera. Beraz, guztiok parte hartu ahal izango dute 12:00etan Santio plazan hasiko den ekitaldi politikoan. Ondoren, Orreagako gudan parte hartu zuten Pasaiako gudariei eskainia dagoen plakaren aurrean izango du bukaera.

Animo eta etor zaitezte martxara eta ekitaldi politikora!

Askatasunaren Aldeko Mendi Martxa

Askatasunaren Aldeko Mendi Martxa