Inon ez hemen, inoiz ez orain

Inon ez hemen, inoiz ez orainIzenburu hori jarriko nioke nik Iban Zalduaren azken ipuin bildumari. Berak dio bereak fikzioari egiten diola erreferentzia, baina irakurle honi “Inon ez, inoiz ez” horrek fikzioa baino bakardadea adierazten dit.

Urrunago gabe, irakurlearena, berak bakarrik irakurri duen liburu baten aurrean. Nire kasuan, liburu hau irakurrita. X. Montoiak 2006an bere Euskal Hiria sutan atera zuenetik –badira 8 urte, 150 bat ipuin bilduma- gure literaturak eman duen anbiziotsuena –zentzu onean-. Edo osoena, nahi bada.

Uler dezaket Zalduak berak apartekotasun hori –ikusi egin badu- ez aipatzea, bere komentarioetan. Edo lagunek, ikusi eta Zalduari aipatu badiote. Baina beste inork ez du ikusi? Beste ipuin bilduma bat gehiago bezala geratuko ote? Zalduaren betiko ildoetako, ildo guztietakoak, ipuin gehiagorekin, batzuk oso onak, beste batzuk ez hainbeste…

Nire irudiko, ipuinen antolaketak eragozten du osotasunaren pertzepzioa. Hiru atal nagusitan banatuta, 12 bat ipuinekoak, 1-3-8-20 orrialdekoak, izaera ezberdinen arabera. Gainera, banaketa horretan motz geratzen dira atal horietako bakoitza –bigarrena, batez ere-. Eta eskasagoak agertzen dira atal bakoitzeko ipuin ez hain onak.

Inon ez hemen, inoiz ez orain-2Ordea 37 ipuin horiek modu batean edo bestean elkar kateatuz –nork bere modura egin dezake- euskal inframundu baten oso interpretazio pertsonal eta zabala eskaintzen dute. Pertsonalago eta zabalagoa, irakurlea lapikoan sartzen bada. Euskal literatura –nik esango nuke- su baxuan egosten den grafeno xafla epelarena. Halako nobela sekretu eta fantasmatiko batean.

Zentzu handiagoa hartuko luke, aparte, atal gehigarriko erdi aipu erdi ipuin horrek –“Nobela nazioak, ipuin herrialdeak”-. Gure literaturak ipuinen bidez emango badu bere potentzialtasunen neurria. Martutene bezalako nobela baten edo J. Gabilondo bezalako bere irakurle baten anbizioak –zentzu onean, beti ere- anbizio.

Ia infinituak dira 38 testuren konbinazio posibleak. Inork ez baleki bere antolaketa nondik hasi, nik honako ordenan irakurri ditut. Ipuinek ataletan duten ordenari jarraituz. Elkarren arteko gakoak bilatuz. Eta luzera ezberdinetako ipuinak txandatuz (Montoiaren bilduman eskas sumatu nuen aukera).

Bi ataletan, 19 ipuineko bi atal potente:

Inon ez hemen, inoiz ez orain-4I- “Inon ez, hemen”

1-Inframundu. 2-Twitter bidezko heriotza. 3-Ametsa. 4-“La Côte Basque” revisited. 5-Sartaldera. 6-Nire buruarekin eztabaidan. 7-Lerro hori bat, lerro gorri bat. 8-Zastawa M57. 9-Gaztainak. 10-Ama. 11-Lagunduko al naun? 12- Literatura autobiografikoaren arriskuak. 13- Williams. 14-Zain. 15-Madrid-Roma, 2646 hegaldia. 16- Erorialdia. 17-Dilema morala. 18- Gaurkoan esan egingo diot. 19- Gerra zibilak.

II- “Inoiz ez, orain”

1- Murgiltzea. 2- Orbangabe. 3-Orokorra, iraunkorra, egiaztagarria. 4-Bulebarreko erlojua. 5-Kanpainaren amaiera. 6-Ohean irakurtzea debekatu zidanean. 7-Zer deritzozu ETAK jarduera armatua… 8-Euliak. 9-Latineko liburua. 10-Spam. 11- Zeta-harrak. 12- Gaixoa. 13-Txakurrak. 14-Zapatería Beltrá, Café Moderno. 15-Bila. 16- A89, La Transeuropéene. 17-Zelula lokartua. 18-Hiru kontzertu. 19-Nobela nazioak, ipuin herrialdeak.

Idazten ari dela irakurtzen duen irakurlea

Letra etzanean seinalatu ditudan 6 ipuinak Zalduaren aurreko bilduman –2012ko Idazten ari dela idazten duen idazlea– sartzeko modukoak iruditu zaizkit. Pentsatzekoa da gero idatzi dituela. Nolanahi dela, anbizioaren tentazioari men egin eta liburu hartako 21 ipuinak ere nire Inon ez hemen, inoiz ez orain bilduman sartu ditut. 59 ipuin, guztira. Eta 416 orrialde –Montoiaren bildumako kopuru bera-.

Orden honetan (parentesi artean seinalatzen dut non tartekatu, atal bakoitzean):

Inon ez hemen, inoiz ez orainI- “Inon ez, hemen”
(1-2) Eskaintza. (4-5) Itzulpengintza. (8-9) K. (8-9) Kafkaren itzultzailea. (12-13) Sari emanaldia. (16-17) Inspirazioa besteak dira. (18-19) Potroak. (18-19) Oreka. (18-19) Deskribapena. (18-19) Bazkaria. (18-19) Idazlea irakurketa tailerrean.

II- “Inoiz ez, orain”
(4-5) Liburu denda perfektua. (7-8) Tentazioari eusten. (8-9) Bidegurutzea. (8-9) Zorigaitza. (13-14) Antologiarena. (14-15) Duintasuna. (14-15) Literaturaren gaitza. (15-16) Izozki denda. (15-16) Miraria. (18-19) Bidalketa.

Inon ez hemen, inoiz ez orain