Nor demontre da Pedro Sanchez?

Duela hilabete pare bat arte inor gutxik zuen Pedro Sanchez delakoaren berri, eta konturatzerako PSOE desagerpenetik salbatuko omen duen mirakulua gidatuko duen aurpegia da berea, Madina eta Tapias erraz gainditu ostean. Iñigo Urkulluren anaia gazte guapoa dirudi, baina nor da egiazko Pedro Sanchez? Hona hari buruz jakin beharko zenituzken 10 datu.

Nor demontre da Pedro Sanchez?

 

1. 42 urte ditu. Madriden jaio zen, 1972ko otsailaren 29an.

2. Saskibaloi zalea da, eta gaztetan Estudiantes taldean jokatu zuen.

3. Ekonomia Zientzietan lizentziatua da, Madrilgo Complutense Unibertsitatean, eta doktorea Ekonomia eta Enpresan.

4. Twitter zalea da: @sanchezcastejon “Abentura zirraragarri bezain beharrezkoan murgilduta” dio bere profilean.

5. Uztailaren 12tik 14ra, 20.000 jarraitzaile baino gehiago irabazi ditu Twitterren.  35.000 inguru ditu une honetan.

6. Errentaren aitorpenean dioenez, Madrid erdialdean etxebizitza bat eta garajea du. Horrez gain beste etxebizitza baten jabetzaren erdia dagokio, bankuan 5.000 euro ditu eta akziotan 12.000 euro.

7. Peugeot markako kotxe baten jabe ere bada.

8. Hautatua izan ostean, Rajoy eta Felipe VI.-arekin hitz egin du jada.

9. Caja Madrideko Asanblea Orokorreko ordezkari izan zen, bere kurrikulumean ezkutatu bazuen ere.

10. Dioenez, ez du sekula PPrekin gobernu itunik sinatuko.

 

Eta gehigarri (irrigarri) gisa, hona galdera berari erantzunez Pedro Sanchezen komunikazio taldeak egin duen ikus-entzunezkoa.

Nor demontre da Pedro Sanchez?

6 pentsamendu “Nor demontre da Pedro Sanchez?”-ri buruz

  • Hori baroien hatzek hautatu dute. Masoia, zenbagarren gradukoa? Hau ere ez du curriculumean jartzen.

  • Supituan Manuel Valls etorri zait burura. Ministroak eta botere gizonak. Gu bezalako herritar xumeez barre egiten. Hau pantomima bat da. Guapoa da gizona, e…

  • Hau demasa da, apenas ez du inork ezagutzen, klaroke bankuak atzean daudenean…

  • Estudiantesen JOKATU zuen. Zuzendu, faborez.
    Madrileko Asanblea Nagusiko… Zuzendu, mesedez. Eta guapoa guapoa…gustua zein den.Esan dezagun kontinuista eta barrenutsa (politikaz ari naiz) dirudiela. Dena den, kontentu nago hautuaz…partido españolaren hondoratze betikoa iragartzen duen heinean. Agur kasta ustelaren zati handi bati!!

  • Nik egia esan Youtuben ikusitako bideo honetan ezagutu nuen lehen aldiz

    http://youtu.be/ySy8RHI3QT0

    Ezer gutxi gehitzeko, itxura oneko aurpegi gazte berri bat PP-rengadik ezer gutxitan desberditzen duen politikarekin jarraitzeko

  • Ez du CV orduan?? Ez dut inon irakurri aurreko lanik, saskibaloi jokalaria izatea da bere aurre esperientzia bakarra? Orduan saski baloi entrenatzaile izateko aproposa izango da, ez? Guretzako beste inperialista bat.