Marotorena ezabatu dut, ezta?

Kontu serioak dituzte kazetariek esku artean. Aldiz, igeltseroak porlana darabilen ezaxolarekin bihurritzen dute informazioa. Albiste dramatikoei buruz arinkerietan ibiltzea, salbuespena baino, araua da erredakzio geletan. Edozeini-edonori buruz trufatzea lege, politikoki zuzena uhin eta paperera mugatuz. Profesionaltasuna esku batean, gainontzekoak bestean. Mediku edo suhiltzaileei ere gertatzen zaie, ezta?

Garenaren eta ofizioaren arauen arteko arrakala dago hor. Kazetarien kasuan, “esan beharrekoa”-ren transmisio kateak dira (gara) gehientsuenetan. Balio eta moral onaren babesleak. Disimuluz egiten dute, gaur bezala, agerian geratu arte.Inozoa zu ;).jpg

Noticias de Gipuzkoaren hanka sartzea antologikoa izan da, Javier Maroto Gasteizko alkatearen karguaren tokian “tontolnabo” idatziz (ABC eta Uribetxeberriaren antzera). Alferrik daude esplikazioak hori idatzi duenak buruan zer zuen sumatzeko. Okerragoa ere izan zitekeen.

Kazetaria bihurri zebilen, akaso alboan duen lankideari orriaren maketan idatzitakoa erakutsi dio. Algara ibili dira argitaratuko balitz lukeen ondorioez. Teklak zapaldu arteko denborapasa. Baina, lanetik etxera itzulitakoan burura etorri zaio: “Marotorena ezabatu dut, ezta?” Eta gertatu da, politikoen “mikrofono irekiarena” pairatu du, txanponaren beste aldean, kazetarienean.

Barkamena eskatu dio Noticias de Gipuzkoak Javier Marotori. Zuzendariak hots egin dio. Azkenean, “tontolnabo”-ren inozokeria garesti atera zaio norbaiti, bizi duen lotsagatik bada ere. “Marotori tontolnabo deitu ziona”. Kontu serioekin jolastearen ajeak dira.

Idazteko unearen eta inprentako botoiaren arteko iragazkiak hain dira apalak! eta irratian zeresanik ez! Halere, zenbat gelditu dira bidean? Horrelako gutxi gertatzen dira hedabideek egunero gurutzatzen duten sare gabeko zintan. (Hemen kazetarien lotsak biltzen dituen @periodiFAILS)

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra

Zer duzu buruan “Marotorena ezabatu dut, ezta?”-ri buruz

  • Beti azpimarratzen dut hurrengoa: kazetariek eta informatikoek botere gehiegi dute egungo gizartean. Zure esku dago, matxinatu zaitezte!!