Bideo honek neuronak urtuko dizkizu

Bideo honek neuronak urtuko dizkizu

Bideo honek neuronak urtuko dizkizu

Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak dauzka bideo honek: bizkortasuna, kolore deigarriak, geometria aldakorra… 14 taldek sortu dute animazioa, bakoitzak 12 segundu independienteki landuz. 48 orduz egin zuten jarraian lan, zu 3 minutu pantailatik begirik kendu gabe egoteko. “The Ecstatic Energy of Geometry” esaldi ulergaitza eta abestia eskaini zieten Austingo (Texas, AEB) hamalau animazio talderi, Octopus Project-ean beraien bideo guztiek bat egiteko. Emaitza txundigarria da, animazioaren eta jam musikaren arteko uztarketa, anijam, alegia.

Benetan gozatu nahi baduzu, ez izan koldarra: igo bolumena eta pantaila osora zabaldu. Hortik aurrerako akuilu psikodelikoak zeure kontu.

Austin Anijam 2014 – The Octopus Project “Mmkit” from Austin Motion Artists Group on Vimeo.

Bideo honek neuronak urtuko dizkizu
Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa? Hemen horren gauzapen betierekoa. Psikodeliaren osagai guztiak Inoiz entzun duzu flipatzen koloretan euskal esaera posmodernoa?