Okzitanierak behar zaitu

Okzitanierak behar zaitu

Okzitanierak behar zaitu

Okzitanieraren esparrua handia da, baina Kataluniako Aranen baino ez da ofiziala. 580.000 pertsona inguruk erabiltzen dute eta, ziurenik, gehiago dira ezagutzen dutenak. Euren Wikipedia ere badute, eta bertan Euskal Herriko udalerrien izenak euskaraz agertzen dira. Guk ez dugu berdina egin, ordea, eta izen gehienak frantsesez ditugu.

9.000 bat udalerri dira Okzitanian, askok berezko izena dute Okzitanieraz, beste batzuek izen bera dute frantsesez eta, beraz, ez ditugu aldatu behar. Baina oraindik orain 8.000 bat udalerriren okzitanierazko izena jartzea falta zaigu euskarazko Wikipedian. Hau lan handia da, baina askoren artean egiten badugu, denbora labur batean aukera izango dugu Okzitaniera bisibilizatzeko. Animatzen? Ba egin klik hemen argibide gehiago izateko.

Okzitanierak behar zaitu

Geologian lizentziatua eta Primatologian masterra. Han-hemenka interneten...

4 pentsamendu “Okzitanierak behar zaitu”-ri buruz

  • Okzitaniar artean Gaskoiak sartu ez izana ezpero dut…inperialismo zahar baten lekuko izango baitzen(aintzinako baskoien gainean, gero gaskoiak). Gaskoia ez da “okzitaniera” eta.

  • Pello Andrearriaga 2014-01-20 12:07

    Aupa, Galder! Hire artikulua irakurri eta honela agertzen duk bertan: 9000 bat udalerri…, gero 8000 bat udalerri…
    Komentatu nahi diat, esaera horiek gaizki erabiltzen ditugula, Gutxi gora-beherako zenbakia erabiltzrakoan honela idatzi eta esan behar diagu: Zortzi bat mila udalerri, bederatzi bat mila lagun, eta abar. Zebakiak idazterakoan 8000 mila udalerri inguru, 9000 mila lagun inguru. Hau ez duk niri hala iruditzan zaidalako Euskaltzaindiak nik egindako eskaerari honela zela erantzun zidalako baizik.
    Dene dela, artikuluan aipatzen duanarekin ados nagok.

  • Aupa Galder: Eskaera ikusi, eta proba egitea otu zait. Ez dut inoiz wikipedia ezer gehitu edo aldatu, nire lehenego aldia zen. Eta zuk jarri duzun linkeko argibideekin, nahiko zaila egin zait bidea topatzea. Ez hori bakarrik, baizik eta nahiz eta izena aldatu diodan “Beauregard” herriari (edo hori uste dut), “mugitu” botoia ez dut topatzen eta nahiz eta artikulu barruan izena aldatu den, artikuluaren izenburuan izen zaharra agertzen jarraitzen da… Pausuak hobe azaltzerik?

    • Galder Gonzalez 2014-01-20 15:09

      Kaixo Supro,
      Bai, botoi hori agian ez duzu ikusiko. Agian behar da ere denbora bat agertzeko, ez dut gogoratzen nola zen. Hala ere egotekotan goian duzu, aldatu horren alboan, eskubian, gezi bat dago beherantz. Hor jarrita agertuko beharko litzateke.

      Baina zuk segi, ondo ari zara eta!