Bizitzako urte txarrenean, argazki bat egunean

safgdsJedna gazte kroaziarrak bere bizitzako urte gogorrena kamerarekin harrapatu zuen. Tratu txarrak jaso zituen, eta horren aztarnak iruditan gorde. “Lagundu. Bihar nire bizitzako azken eguna izan daiteke”.

Internet aztoratu zuen bideoak, joan zen martxoaren 18an youtube-ra fero061982 erabiltzaileak igo zuenean. Itxuraz osasuntsu eta jarreraz irribarretsua den gaztea asteekin makurtzen doa; tristetzen eta, batez ere, zauriz betetzen. Jedna-ren istorioak ikusleak hunkitu eta biolentzia matxistaren gaia azalerazi zuen, hedatze biralaren bidez.

A-photo-a-day bedeinkatutako teknikarekin jaso zuen Jednak bere urtebeteko sufrikarioa. Bideoak izandako oihartzunak polizia kroziarra larritu zuen. Gaztearen bila jo zuten. Ordurako, susmorik bazen ordea. Publizitate kanpaina bat izan zitekeela.

Telegraf egunkari serbiarrak bideoko neska aurkitu zuen. Ez zuen Jedna izena, Mia Hujic baizik. Modeloa da. Publizitate trikimailua jakin zenerako youtube-ko iruzkinetan laguntza emateko prest agertua zen jende asko.

Martxoaren 28an, lehenbiziko bideoa argitara eman eta 10 egunera, erabiltzaile berak, beste bideo bat igo zuen, kanpainaren berri emanez. “Hiru emakumetik batek erasoak jasan ditu. Horietako asko ez dira egun bat gehiago ere biziko. Lagundu orain”. Fond B92 GKEk sinatzen du bideoa, eta Sigurna kuca webgunera bideratzen du ikuslea. Familia barruan gertatzen den biolentzia eragoztea dute helburu.

Jedna-ren gezurrezko istorioarekin biolentzia matxistaren benetako arazoa zabaltzea lortu zuen Fond B92 elkarteak. Kontzientziazio arrasto bat ere bai, agian. Publizitate kanpaina biral efiziente baten adibidea da. Horretarako, anonimotasunetik, pantailan agertzen den min fisikoaren bitartez, ikuslearen kontzientzia jipoitu zuten.

2 pentsamendu “Bizitzako urte txarrenean, argazki bat egunean”-ri buruz

  • Ivo Andric Elkartea 2013-11-13 18:16

    Eskerrik asko, Peru!!

    Guk, Ivo Andric Elkarte jugo-euskaldunak, gure txiokinean abuztuan eman genuen kanpaina horren berri (https://twitter.com/Andritx/status/372663712953298944), baina ez horrenbesteko datuekin.

    “Jedna” hitzak serbokorazieraz, “bat” edo “bakarra” esan nahi du. Agian izen hau aukeratzearekin (izen anonimoa) edonori gerta dakiokeela irudikatu nahi dute.

    Eskerrik asko zabaltzearren!!

  • Niri ihes egin dit izenaren esanahiak, ekarpen ona! eskerrik asko zuei 🙂