Larrabetzu #eskura mugikorretarako aplikazioa martxan

Herriko lehenengo aplikazio soziala.

Gure herriaren barri, poltsikoan bertan. Agenda bat, albisteak, argazkiak edo behar duzun guztia. Orain herriko informazioa eskura, klik egin eta oso erraz erabiltzeko moduan.

Herrian garatutako teknologia, mundu guztiari erakusteko moduan. Bi herritarren artean landutako tresna hau; aurrerantzean, herriko elkarteek, udalak, eskola, kultur taldeek eta gura duen guztiak baliatu ahal izango dute. Jaiak, ekitaldiak, deialdiak, informazioa, eztabaida edota behar duzun guztia eskura izateko. Oso modu erraz eta gozoan gainera. Atzamarra mugitzea baino ez.

larrabetzu.net webgunean edo Google play Storean eskuratuko duzu. Eta hortik aurrera, mugikorrean bertan informazio guztia. Eskuragarri, inoiz baino gehiago, munduko edozein txokotatik.

Eta apurka apurka, aplikazio hau garatzen eta hobetzen joatea da gure asmoa. Erabilpen barriak gehituaz, aukera gehiago eskainiz eta herritarren arteko interakzioa eta informazio trukaketa gauzatuz. Teknologiarik berrienak eta erangikorrenak, herritarren eskura jartzeko asmoagaz, beti ere.

Larrabetzu #eskura mugikorretarako aplikazioa martxan

Larrabetzu #eskura mugikorretarako aplikazioa martxan

kazetaria | eduki sortzailea| blogaria agit/prop 2.0 gaztelumendi.eus