Damien Jurado: Amaitu gabeko kontzertu bat

Damien Jurado: Amaitu gabeko kontzertu bat

Damien Jurado: Amaitu gabeko kontzertu bat

Damien Jurado Kutxa Kultur Festibalean, eta Juan G. Andres argazkia ateratzen – Oier Aranzabal

Ostiral bateko 16:30ak ez ohiko ordua da Damien Jurado bezalako artista bat entzuteko, baina, ezin esan dezakegu Igeldoko Kutxa Kultur Festibala ohiko jaialdia denik. Ehun urte jada beteak dituen jolas parke vintagean bi eskenatoki txandakatzen, ezkutuko emanaldi ordainezinekin… eta guztia beldurra ematen duen mendi suitzarra itzulika dabilen bitartean. Eta jolas gehiago.

Ez ohiko ordua hankartetik pasa eta berandu hasi zuen bakarlari estatu batuarrak kontzertua. Ohiko duen umore txar aurpegiarekin, betaurreko beltz opakuen atzetik begira eta reverb ikaragarri dun ahotsarekin. Biluzik kitarra hutsez, talderik gabe. Victoria Eugenian jo zuen kontzertuan baino gehiago hurbildu zen jendearengana, ohiko hoztasunarekin mintzo bazen ere. Eta erakutsi zuen benetako bakarlaria dela, hau da, hobea dela biluzik kitarra soilaz taldearekin baino. Aixe betetzen duela eszenatokia berak bakarrik.

Damien Jurado: Amaitu gabeko kontzertu bat

Damien Jurado akapela – Oier Aranzabal 

Berandu hasi eta kanta apur batzuk jo zituela arbuiatuta, populismotik tirata saihestu zituen asetu gabeko entzuleen txistuak. Zerbait badakienaren abileziaz jende artera jaitsi eta abesti bat akapela abestuaz, teknikarien harridurarako. Trikimailu merkea zirudienak, mugikor andanak harrapatu zuen harribitxia utzi zigun. Une oso eder bat, baina, ederra izanagatik errespetu falta konpentsatzeko balio izan ez zuena.

Abesti honekin amaitu zuen mini-kontzertua, eta audientziak gehiago eskatu ez zuen arren, pare bat zalek oihuka eskatutako Ohio pieza ezaguna jo zuen, berriz ere eskenatokian. Motzean esateko, eta lizuna izateko lizentzia ematen badidazue, amaiera gabeko larrualdi motz baten tankerakoa izan zen estatu batuarraren saioa. Bikaina eta ahaztezina izango zela zirudiena, baina amaierarik gabe, erdizka utzitakoa eta burla 16:00etatik han geunden ikuslegoari.

Hona hemen jo zuen azken pieza, ‘Ohio’:

Damien Jurado: Amaitu gabeko kontzertu bat

Ekaitza bainuontzi batean