Katalanari buruz jakin behar dituzun 45 datu

Katalanari buruz jakin behar dituzun 45 datu

Zenbat dakizu katalanari buruz? Non ditu indarrak eta non ahuleziak? Zenbateraino da normalizatu edo minorizatu? Plataforma per la Llengua katalanaren GKEk hizkuntzari buruzko 50 datu bildu ditu 2013ko txostenean. Xehe-xehe azaldu ditu hor datuen atzean dauden iturriak, bigarren mailako estatistikak eta zenbaki gehiago. Hemen laburrean aurkituko dituzu datuok. Horiez gain, Plataformak sortutako bideoak eta spot-ak atxikita daude.

Zazpi esparrutan banatu dituzte datuak: datu soziodemografikoak, kultura eta komunikabideak, enpresa eta kontsumoa, hizkuntza harrera, irakaskuntza, justizia, ofizialtasuna eta errekonozimendua, internet eta teknologia berriak.

Datu soziodemografikoak

  • 7 milioi lagunek dakite katalanez idazten
  • Katalanez dakiten guztietatik 5 milioirentzako ez da ama hizkuntza
  • Ama hizkuntza gaztelania izan dutenen %10ak katalana bihurtu du hizkuntza nagusi
  • Katalanak, Europako Batasuneko 2garren hizkuntza bat ezagutzen dutenen rankingean hirugarrenak
  • Katalana da Europako 7garren hizkuntza ikasiena

Kultura eta komunikabideak

  • Milioi bat lagunek baino gehiagok irakurtzen dituzte liburuak katalanez
  • Valentzian %8 hazi da katalanez editatuko liburuen kopurua
  • 2 milioi lagunek baino gehiagok entzuten dute irratia katalanez
  • Katalana munduko 22garren hizkuntza itzuliena da
  • Milioi bat lagunek baino gehiagok irakurtzen dituzte egunkariak katalanez
  • 3,5 milioi lagunek baino gehiagok ikusten dute telebista katalanez
  • Katalanez estreinatzen diren filmen %15 bakarrik proiektatzen da azkenean katalanez
  • Hirukoiztu egin da urte bakarrean filmak katalanez bikoiztuta ikusi dituztenen kopurua

Katalanari buruz jakin behar dituzun 45 datu
Enpresa eta kontsumoa

  • Kataluniako lan-eskaintzen %36ak eskatzen du katalana
  • Bartzelonako komertzioen %32ak ez ditu errotuluak hizkuntza araudira moldatu
  • Produktuen %94ak ez du etiketazio legea betetzen
  • Kataluniako 5 banatzaile handienek katalana erabiltzen dute
  • Katalunian saltzen diren jolasen %94ak ez du katalanik
  • 80 ekoizlek besterik ez dituzte jolasak katalanez egiten

Hizkuntza harrera

  • 10.000 bikote biltzen dira katalana etorri berriei erakusteko
  • Katalana, erakarpen gaitasuna gehien duen Europako hizkuntza ertaina
  • Katalanez hitz egiten den lurraldeetan 277 hizkuntza erabiltzen dira
  • Bigarren mailako katalan hizkuntza eskoletan 12.000 etorri berri apuntatuta

Irakaskuntza

  • Ikasle katalanek hautaproban puntu erdi gehiago lortzen dute gaztelaniazko frogan katalanezkoarekin alderatuta
  • Valentziako haurtzaindegien %60ak ez du katalana eskaintzen
  • Haur eta lehen hezkuntzan ezin dute katalanez egin, hala eskatuta ere, 126.000 ikaslek
  • Unibertsitateko hautaproben %81 katalanez egiten da Balear irletan
  • 3 eta 8 arteko haurren %93 katalanez ari da ikasten Balear irletan
  • Andorrako ikasleen %40ak katalanez ikasten du
  • Ipar Katalunian, ikasleen %18ak jaso du moduren batean edo bestean irakaskuntza katalanez
  • Nazioarteko 161 unibertsitatek erakusten dute katalana

Justizia

  • Salaketa judizialen %8 aurkezten da katalanez
  • Sententzien %13 idazten da katalanez
  • Justizia administrazioko %99ak ezagutzen du hizkuntza

Ofizialtasuna eta errekonozimendua

  • Irlandera estatuko hizkuntza ofiziala da 77.000 hiztunekin, katalana ez 6 milioirekin
  • Espainiako pasaportea 23 hizkuntzatan dago, baina ez katalanez
  • 202 legek behartzen dute gaztelaniaz etiketatzera, katalanez bik besterik ez
  • 114 isun gaztelaniaz ez etiketatzearren, baina bat ere ez Katalunian katalanez ez egitearren
  • Katalan hiztunak diren 40.000 lagunek ez dute haien lurraldean hizkuntzaren aitortza ofizialik


Internet eta teknologia berriak

  • Wikipedian 15garren hizkuntza idatziena da katalana
  • Twitterren 19garren hizkuntza erabiliena da katalana
  • Smartphone ekoizle nagusien erdiek katalana dakarte interfazean
  • 2012an 45.000 Windows ordenagailu katalanera pasa dira
  • .Cat diren 60.000 domeinu baino gehiago daude
  • Munduan gehien bisitatzen diren 10 webguneetatik 6 katalanez daude

Katalanari buruz jakin behar dituzun 45 datu

Kazetaria. Ezagutu, ulertu, kontatu. @inakilarra