Gordin: Adrian Crowley

Gordin: Adrian Crowley

Modelo Aretoan soinu frogak egiten ari zela urduri ageri zen Adrian Crowley. Bartzelonatik zuzenean etorria, sabaia gainera erori zitzaion areto batean jotzeagatik… ez zen gutxiagorako. Abesti malenkoniatsuak egiten ditu bakarlari irlandarrak.

Behin Galway bere herriko pub batean sartu zen eta lagun batek keinua egin zion lokalaren izkin batetik. Eskuarekin etortzeko esanaz. Garagardo gutxi batzuk baino apurtxo bat gehiago omen zeramatzan gainean adiskideak. “Crowley, badakik hire jarraitzaile sutsua naizela, abesti guztiak buruz dakizkidala… baina zergatik egiten dituk abesti malenkoniatsu eta tristeak soilik? Zergatik ez duk festa baten inguruko abestia egiten?”, galdetu zion lagunak. Eta Adrianek entzun orduko, etxera joan, eta “festa baten inguruko” abestia egin zuen. “Festatik irteten” (Leaving the party) beste abesti triste bat. Hori bai sentimendurik ez zaio falta irlandarrari, entzun bestela Petti abeslari beratarraren kitarra eskuan, gordin atzo grabatu geniona.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Gordin: Adrian Crowley”-ri buruz