Ty Segall eta Chales Moothart: ‘Fuzz’

Ty Segall - Annabel Mehran
Ty Segall – Annabel Mehran

Duela ez asko ikusi ahal izan genuen Gazteszenan, eta askorentzat urteko kontzertu onena (hemen eta hemen) izan zen. Orduan nioen ez nuela ezagutzen, baina behin ezagututa pista segi beharko ala? Garage-rocka zainetan darama Segallek eta oraingoan enegarren taldearekin dator, ‘Fuzz’ bikotearekin. Bateria eta ahotsak Segallek jarri ditu eta Charles Moothart-ek gitarrak. Hona hemen kaleratu dituzten bi singleak; indartsuak oso.

This Time I Got a Reason

Fuzz’s Fourth Dream


Zuzeneko bat ere topatu dugu, nahiz eta kalitate txarrean egon. Hemen uzten dizuegu.

cc: NPR

Informazio gehiago hemen.

Ekaitza bainuontzi batean

2 pentsamendu “Ty Segall eta Chales Moothart: ‘Fuzz’”-ri buruz

  • Jorge Amatriain 2013-01-08 19:10

    Gazteszenan izan nintzen baita, eta izugarria izan zen mutil honen eta bere bandaren kontzertua. Gustu bat da zinez halako albisteak lehen aldiz euskaraz jasotzea, asko eskertzen dizuet zuen lana. Jarraitu horrela!

  • Ezezagunak nituen nik, baina ez da harritzekoa nire ohitura musikal jurasikoak kontuan hartuta. Halere, trolla eginez, esango dut lehen abestiak Chile Peppersak ekarri dizkidala gogora, batez ere, One Hot Minute diskokoa Peppesak. Bigarrena, berriz, psikodelikoagoa iruditu zait, Big Brother and The Holding Company-ren ukitu bat. Esan bezala, trolla eginez 🙂