Bertsoa bada eta bertsoa gara

Bertsoak badu zerbait berezia. Lau ordu pasatxoan 5000 bat lagun, isil-isilik edukitzeko gai da. Atezuan. Bertsolariak zer esango duen asmatu guran.

Barreak eta negarrak. Txaloak zein txistuak. Denetarik entzun zen zapatuan Bilboko Miribillan. Zortzi bertsolari oholtza gainean. Jone Uria gazteak hasierako agurrean laburbildu zuen Bizkaiko Bertsolari Txapelkatako finaleko panorama:

“Lau emakume final berean / gaur arte ez zen arrunta / Algortako bi, hiru guraso / bi politikan sartuta / gazteak ere laurden bat gara / barkamenak eskatuta / txapeldunak bi, akaso hiru / bukaeran zenbatuta / hamairu bertso momentuz behintzat / sei arkatzek zorrotz punta / ta hamar ber lau begi begira / gorantza borobilduta / eurengan dugun fijazioa / nahiz ezin dugun ezkuta / ia behingoan kantatzen dugun / zenbakiak ahaztuta.”

Batzuk beste batzuk baino finago ibili ziren arren, saio polita eskeini ziguten zortzi bizkaitarrek. Onerako harritu gintuenik ere egon zen. Txapela baina, bakarra da eta bigarren aldiz jarraian Arkaitz Estiballez galdakoztarrak irabazi zuen.

Bertsolaritzak, makroespektakulu eta artifizioz beteriko gizartean oraindik ere indar handia du, denok baikara berriz errepikatuko ez den une berezi horren zale.

IZAN ALA EZ IZAN