ETAkide izan nahi duzu?

‘Counter-Strike: Global Offensive’ abuztuan 21ean aterako den bideo jokoak ETAkide izateko aukera emango dio edozein bideo jokalariri. ETA izena ez da inondik ageri, horren ordez ‘separatist’ izenpean aterako dira, eta ez zaie txapela eta aurpegi estalki zuririk faltako. Beraz laster madrildar ume batek kaputxa zuria eta txapela jantzita poliziak akabatu ahal izango ditu bere kontsola edo ordenagailuan. Normalizazioaren beste seinale bat ote? Astakeria hutsa? Nola hartuko ote dute hau espainiarrek?

Valve Corporation bideo joko egileak sortutako azken Counter honetan beste hainbat pertsonaia aukeratu daitezke; hemen dituzue guztiak. Kuriosoa da (38:50 minutuan) ETAkideek azento espainola dutela.

Honen inguruan gehiago hemen.

Kristalezko bolari begira igarotzen ditut goizak eta arratsak. Eta gauez ezin dut lorik egin.