Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria!

Datorren larunbatean, denok Iruñeara!

Trinitariosetik (Bonberotatik) 17:00etan abiatuko den Mina el Mozo Zutabe Internazionalistan parte hartzeko deia luzatu nahi dugu.

Internazionalistak garelako, lehen urratsa Euskal Herria!

Ekainaren 16an euskal internazionalistak Iruñean elkartzeko hamaika arrazoi ditugu, 500 urte baitira jada, gure estatu propioa, inperialismoaren indarrez ostu zigutela. Lehenago, penintsulako hainbat herri, nekazari eta langile zapaldu ostean, Nafarroa garaitu zuten, gaur arte iraun duen erresistentzia odoltsu bati bide emanez, bestalde. Ez ginen ordea zorigaizto haren lekuko bakarrak izan, hedapen kontinental honekin batera, historiako genozidiorik basatiena burutu zen, inperialismo espainarraren zabaltze eta zapaltze epe honetan: Abya Yala-ko konkista alegia.

Gurekin batera beraz, gogoan izan nahi ditugu, inbasio haietan galtzaile irten ginenak, hamaika herri, hamaika hizkuntza eta hamaika bizimolde, munduaren aurreran elkarbizitzarako modu propio bat izatetik, inperioaren hatzaparretan esklabutzara, heriotzera eta kultura menpekotasunera kondenatu gintuztenak. Rio Bravotik Patagoniarainoko odol errekak datozkigu burura egunotan, izan ere, haien oroimena gurea ere badelako.

Zapalkuntzaren aurrean baina, ez dira urriak izan atzerriko tropen aurka altxatu ziren gudariak, Amaiurko gazteluko gudari haiek bezala, edo Alaitz-eko Mendezerraren magalean jaio eta Mexikoko independentziaren alde borrokatu zuen Xavier Mina bezalako borrokalariak. Duela bi mende inguru hain zuzen, independentziaren aldeko oihartzunak, goitik behera astinduko zuen ezpata eta Bibliaren gizonek menderaturiko kontitentea.

Hamaika herri izan ziren orduan ere, bere etorkizunaren alde borrokatuz imperio espainarraren gainbehera bultzatu zutenak. Estatu berriak sortu ziren, Nafarroan, Euskal Herrian oraindik ez dugu geure subirautza berreskuratu, Sahara, Herrialde Katalan, Galiza nahiz gainerako herri zapalduek ere esperoan jarraitzen duten bitartean.
Herriok ordea, gure subirautzarako estatuen beharra dugun bezala, ez dugu inperioek marrazturiko estatu batean bizi nahi. Herri aske eta soberanoak nahi ditugu, eta zoritxarrez, Mexiko, Kolonbia, Txile eta Espainiarengandik formalki askatu diren gainerako estatuek, ez dute halakorik ezagutu, eta haietako gehienek bigarren independentzia baten esperoan diraute, lehenak asetu ez ziena asetzeko desiotan.

Baina  nola ahaztu zapalkuntza ekonomiko kultural honen aurrean hainbat herrik  erakusitako adorea.  Honela,  jatorrizko herriek esaterako, zapatisten altxamenduaz geroztik, lorpen historikoak burutu dituzte azken hamarkadetan. Kubako iraultzak berriz, irakaspen paregabea eskaini zigun, izan ere, ba ote dago egiazko askatasunik herri langilea bere buraren jabe ez den heinean? Honela, azken urteetan, elkartasunaren irlak bide lagun paregabeak topatu ditu, ate joka datorren prozesu bolivariarrean, Bizkaiko herri txiki batetik joandakoen oinordeko hark, egin gabe utzitakoak  egitekotan.

Etorkizunean beraz, gure estatu propioa behar dugun arren kapitalismoaren aurkako borroka uztartu beharrean gaude derrigorrez, mundua goitik behera maneiatzen duten mafia Kapitalista-Inperialista haietatik salbu egon eta gainerako herrien askatasunarekin batera, aske izateko bide bakarra dugulako: Independentzia eta Sozialismoa

Hamaika herri borroka bakarra!

Kartela eta informazioa

Eguneko eskuorria

Lip Dub ikusteko