.eus domeinua gero eta hurbilago dago

ICANN erakundeak jakitera eman ditu eskatutako baldintzak beteta onarpen bidean jarri dituen domeinu berriak. Horien artean dago “Euskara eta Euskal Kulturaren Komunitatea” sustatzeko balioko duen “.eus” domeinua. PuntuEus elkarteak bideratu du eskaera “interneteko eremu birtualean nazioarteko aitorpena eskainiko dion ikur edo sinboloa sortzeko”. Urtarrilean ireki zuen ICANNek eskaera berriak gauzatzeko behin betiko aukera, eta hala egin zuen martxoan PuntuEus-ek. 2013 urterako martxan jartzeko aukera egon daitekeela uste da.

Puntues proiektuari atxikimendua eman diote dagoeneko 26.000 pertsonak. Zorionak ZuZeutik “.eus” proiektuaren bultzatzaileei!

Informazio gehiago:

.eus domeinua 2013an jar daiteke martxan

Puntu eus lortzearen eta Google euskaratzearen garrantziaz

“mehatxupean dauden eremu urriko hizkuntzek aurrera egingo badute, horien hiztunek teknologia elektronikoa erabiltzen dutelako izango da”
David Crystal [ Cambridge University, 2004 ]

“prestigio sozialik gabe hizkuntzak desagertu egingo dira”
Amadeu Abril i Abril [ .cat domeinua ]

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “.eus domeinua gero eta hurbilago dago”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak