Politikaren zirkuko pailazoak

Ez gara zientzia politikoetan adituak izan behar politika zirku hutsa dela ohartzeko, ezta politikariak zirku horretako pailazoak direla ikusteko ere. Hedabide gehienek ez dute argi eta garbi erakusten, baina prentsa idatziak, noizean behin, politikari serioaren plantak egiten dituen pailazo kaiku horri mozorroa kentzen dio. Momentu zehatzean aterako argazkiak dira, eta barregarriak gehienetan, pertsonai publiko horren jarrera edo aurpegiaren espresioa dela eta.

Egunkaria eta webgunea zabaldu eta “hau ez da serioa!” pentsa dezakezu, kazetaritza ona pikutara joan dela, akaso. Baina, egia esan, politikariek ez al dute benetan halakorik merezi? Ea, ausartzen al zara argazki bakoitzari oin original bat jartzera?

 

Politikaren zirkuko pailazoak


Politikaren zirkuko pailazoak

Politikaren zirkuko pailazoak