“Izan media” irrati tailerrak Hala Bediren eskutik

Hala Bedi irratiko lagunak irrati berria martxan jartzeko lanean gabiltza buru-belarri.
Euskara hutsez arituko den irratia sortzeko, irrati tailerrak antolatu ditugu, jendeak
irratia ezagut dezan eta bertan parte har dezan.
Hitzaldi batekin hasiko ditugu tailerrak. Hitzaldia datorren asteazkenean, maiatzaren
30ean izango da Gasteizko Letren fakultatean, eguerdiko 12etan.
Tailerrak, berriz, ostiraletik aurrera egingo ditugu, kartelean ikus dezakezuen bezala.
Animatu eta parte hartu.
IZAN MEDIA!!Izan media irrati tailerrak