Arantzazu Azpillaga, bidelaguna: “Mintzanet baliagarria da, batez ere, euskaraz hitz egiteko aukera gutxi edo batere ez dagoen tokietan”

Arantzazu Azpillaga-Mintzanet

Itzultzailea da Arantzazu Azpillaga azpeitiarra. Irakurtzea gustuko du, zinemara joatea, lagunekin elkartzea… eta bateko zein besteko harremanak euskaraz mantentzen ditu: “Herri eta familia oso euskaldun batekoa naiz eta euskaraz bizi naiz. Euskara… bestela ez gara! Nire inguruan zorionez euskara asko erabiltzen da, baina ohartzen naiz oso gutxik dugula zorte hori”.

Aspaldi izan zuen Mintzanet egitasmoaren berri, baina ez du momentu zehatza gogoratzen; bai ordea, euskararen alde jarduteko sua piztu zitzaiola. Hala, izena ematea erabaki zuen, “euskaraz hitz egin nahi dutenek aukera izan dezaten”.

Irakurri Arantzazu Azpillagak partekatu digun esperientzia mintzanet.eus atarian…

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude