Bioaniztasuna eta Desazkundea

Bioaniztasunaren egunak beste hainbat egunek bezala ezer gutxitarako balio du. Baina gutxienez, mugimendu sozialoi hedabideetara zabaltzeko eta hoietan gure aldarrikapenak gauzatzeko balio digu.

Urtero lez, Maiatzaren 22a Bioaniztasunaren eguna dugu. Mundu aldakor honetan, garapen jasangarria lehenengo bakteriak sortu zirenetik datorren elementu bat da. Hauek ere,  egoera gogorrei aurre egiteko aldatzen ikasi behar izan baitzuten.

Guk ere, epe luzera begira, egokitze estrategia eraginkor bakarra (aldaketa aurreikusgarri zein aurreikusezinen aurrean) aniztasuna dugu. Hain zuzen ere, hori baita lau mila milioi urtetan zehar gizadia iraunaraztea ahalbidetu duen ezaugarria.

Espezie bakoitza bere existentzia urte luzeetan zehar euren arbasoengandik eratorritako asmakuntza desberdinen biltze bat da. Hauek ere, gure arazo berdinen aurka egin behar izan dutelarik: elikadurak aurkitzea, ugaltzea… Azken finean, garapen jasangarria inguru aldakor eta zail batean egokitzeko dugun arazoari eman diezaiokegun irtenbidea da.

Ezin dezakegu ukatu bioaniztasunean dugun parte hartzea, hau gure familia dela onartuz. Eta paraleloki, begi onez ikusi behar ditugu espezie guztiak aurrera eraman ditzaketen  mirari guztiak. Baina ez soilik, elefanteak, hartzak edota pandak, baita ere, inurriak, zizare edota harrak. Harro sentitu behar gara gure ingurugiroarekiko, pozarren bere partaide izatearren… Eta beraz, erantzule gure seme-alabek izan dezaketen etorkizunarekiko.

Sistema ekonomiko eta finantziero mundialeko sarraskiaren jatorria biosferarekiko dugun desorden kritikoa da. Horren erakusgarri argia bioaniztasunaren galera azkartua dugularik. Guztiz jasanezina da biosferak eta planetak limiterik izango ez balute bezala eraikitako sistema bat.

Ehiztariak, nekazariak eta abeltzainak milioika zirenean eta natiurarekiko errespetuan oinarritzen zirenean funtzionatzen zuen sistemak, ez du jarraituko 2050. urtean mila milioi pertsonaz osaturiko gizarte kontsumista konpultsibo batean. Zeinak onura soilik diruaren gobernu mundialari ekarriko dion.

Euskal Herrian, hiru espezietik bat galtzeko arriskuan aurkitzen dira.Tendentzia honek aurrera jarraitzen baldin badu, atzera bueltarik gabeko puntu batera iritsiko gara. Ekosistemak eskaintzen dizkigun ongizate, elikadura, ur gozo, sendagai eta beste hainbat aisi gune eskaintzeko ahalmena nabarmenki murriztuko delarik.

Bioaniztasuna mugiarazten gaituen hitz bat bihurtu behar da, zeinak kontserbazio eta gure bizimoduaren aldaketaren nahian preokupazioa sortzea dakarren.  Borrokatu dezagun gure lur emankorraren gainean ematen den porlan indiskriminatuaren kontra.

Tabu bat bezala ulertzen den arren, ausardia izan behar dugu garapenaren kontzeptua zalantzan jartzeko eta gehiegizko kontsumoaren desazkunde bideak esploratzeko. Giza garapen egonkorraren denboran sartzea gure garapen modua aldatzea da, izan ere, egun daukaguna ez baita jasangarria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak