Frantziako lehen ministroaren izenak “zakila” esan nahi du arabieraz

Frantziako lehen ministroaren izenak “zakila” esan nahi du arabieraz

Frantziako lehen ministroaren izenak "zakila" esan nahi du arabieraz

Ez da txantxa, Jean Marc Ayrault lehen minsitro frantziarraren izena, ez da esateko erraza frantsesez ongi ez dakienarentzat, baina arabieraz are korpailatsuagoa da kontua, “Aïro” edo antzeko zerbait esan behar baita eta izen horrek zakila esan nahi du Ekialde Hurbileko etxe askotan.

Zoratuta ibili dira hedabide arabiarrak, lehen ministro frantziarraren izena nola ahoskatu erabakitzen. Izan ere, aipatzen zuten bakoitzean, irria sortzen zen bazterretan: “Zakila jauna berotu egin da…”, “Zakila Lehen Ministroa ez da zutitu…”

Erabaki dute “Aro” esango dutela, baita hastapenean hatxe ahoskatu bat jarriz eta frantsesez mutuak diren abizenaren azken bi kontsonanteak ere ahoskatuta.

Frantziako Atzerriko arazoetarako ministerioak ere zabaldu du transkripzio ofizial bat esanez, arazoak ekiditeko Ayrault-en izena, letra bakoitza eta guztiak ahoskatu ahal balira bezala irakur daitekeela, baita azkeneko ele eta te hizkiak ere.

Ederki hasi da Hollanderen gobernua: presidentea tximistak eraman du ia, eta lehen ministroaren izenak algaraka jartzen du munduko zonalde oso bat. Vive la France!

Frantziako lehen ministroaren izenak “zakila” esan nahi du arabieraz

Airetik bizi naiz. Ia.

Zer duzu buruan “Frantziako lehen ministroaren izenak “zakila” esan nahi du arabieraz”-ri buruz