Zer edan ohi duzu lagunarteko txikiteoan?

Txikiteo (edo poteo) santua. Geure aisialdiko errutinen klasikoa. Tabernaz taberna, zurrutean ibili, kontuak esan, aspaldiko ezagunekin topo egin… poteoari esker, ere, Euskal Herriko herri eta hiriak tabernaz josita daude. Biztanle baino taberna gehiago izaten direla esan ohi da txantxetan. Edanagatik galdetu nahi dizugu, ukondoa zein edanekin altxatzen duzun, alegia. Zer edan ohi duzu lagunarteko txikiteoan?

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.