Bertsoapp. iOS eta Android-entzako bertso aplikazioa

——————————-
(Hau istoriotxo honen bigarren zatia da, lehenengo zatia, beherago dago)
… eta horrela, jenteak iPhone-ik ez zuela eta, Bertsoapp aplikazioa Android sistema eragilearentzako egitea proposatu zidaten.
Hara hor emaitza, hilabete batzuk beranduago:

https://play.google.com/store/apps/details?id=com.abarkatxo.bertsoapp

Zu ere Androidezalea bazara…. jeitsi ezazu bertsoapp aplikazioa!
Nahi izanez gero, betiere!
BBe4mkUCAAAUxA8
——————————–
Kaixo Zuzeuzaleok,
Aspaldidanik faltan botatzen nebala, sagartxo famatuaren aplikazio denda horretan, hau da, App Store denda birtualean, euskarazko edukizko aplikazioak! Nahiz eta bertan badagoen euskarazko aplikaziorik, gitxi dira euskera hutsean egindakoak, oso gitxi.
Orain dela astebete, iPad, iPhone eta iPod touch-erako aplikazio bat sortu neban: Bertsoapp!
Zelako poza hartu neban, Appletik “Your app has been aproved and it is already in the App Store” esaten zuen emaila jaso nebanean.
Gogoratzen Mihiluze saioaren “pottokumeak” frogaz? ba estilo horretako aplikazioa da:
Aplikazio hau jolas erara planteatuta dago… pantailan, bertso bat agertuko baita baina errimak, oinak, kenduta. Erabiltzaileak, dagokion oinak bertsoan jarri beharko ditu, ordenean. Amaitutakoan, aplikazioak automatikoki zuzenduko du bertsoa, ondo dauden errimak berdez jarriz eta txarto daudenak, ordea, gorriz.
Bertsozaleei eta euskalzaleei zuzenduta dago… euskara hutsean idatzitako aplikazioa delako.
Aplikazioak 200 bertso baino gehiago ditu, eta bi multzotan banatzen dira, 4 puntuko bertsoak eta 8 puntukoak.
3 egunetan, 127 deskarga izan ditu dagoeneko (USA-25, China-23, Spain-11, Mexico-9, Arabia Saudi-6, Italy-5, Malaysia,Thailandia,Indonesia,Australia-3,4)…. zentzurik ba ote?
Ez da aplikazioarengatik ordaindu behar….doainik da, ze, zein bertsozalek deko iPhone garesti horietako bat?
Beste barik.
Abarkatxo.
Bertsozalea, bertsolaria
nahi nuke zuen arreta,
iPhonerako garatutako
zuentzako ariketa,
bertso-errimez osatutako
hitz jolasaren neurketa,
jeitsi (e)zazue aplikazioa,
guztiz doainik da eta.
bertsoapp pantaila
bertsoapp pantaila

5 pentsamendu “Bertsoapp. iOS eta Android-entzako bertso aplikazioa”-ri buruz

  • Eta ardroiderako bertsioa ateratzeko asmorik bai?….

    • Bai, asmorik badago, nahiz eta denbora pixkat beharko duen (3 hilabete gitxienez).
      Bertsoapp-eko 1.1 bertsioan atarako dot Andoideentzako eta ganera, askok eskatu bezala, audioarekin.
      Ea buruhauste larregirik ez dozten emoten!

    • Kirmen, azkenean zure eskaria bete egin da! (oraindik beta fasean dago bertsoapp aplikazioa Android-entzako eta kritikak behar ditut!)

  • Bai, asmorik badago, nahiz eta denbora pixkat beharko duen (3 hilabete gitxienez).
    Bertsoapp-eko 1.1 bertsioan atarako dot Andoideentzako eta ganera, askok eskatu bezala, audioarekin.
    Ea buruhauste larregirik ez dozten emoten!

  • […] orain dala urte erdi baino gehiago zuzeu.com orainkarian idatzitako artikuluan, Android sistemarako Bertsoapp aplikazioa garatuko nuela agindu nizuela, eta aginduak zor, hona […]