Abereak, deportatuak izateko zain

Tejederas

Kanpotarren Kanporatze Zentroari ‘Centro de Internamiento de Extranjeros‘ (CIE) deitzen diote Espainian. Guantanamo txiki bat; europarragoa, Giza Eskubideak urratzeko era askoz ere eleganteago batekin. Bartzelonako etorkinentzako kartzelan, presoak abere bezala tratatzen dituzte eta jada hamaika dira etorkinek egindako tratu txarren salaketak. Bisita gidatu bat egin nahi duzu?

Etorkinen gaiak badu bere mamia. Beti izan du. Ederki azaldu zituen Xabier Aierdik, Zuzeuri eskeinitako elkarrizketan, gai honen inguruan dauden klabeak. “Gizarte guztien amets ezkutua da bertakoekin soilik bizitzea”, zioen. Ez da polemika gutxi piztu etorkinei osasun zerbitzuak ukatzeko Rajoyren gobernuak hartu neurriarekin. Basagoitiren “etxekoak lehenbizi” brillante hori. Espainiar Estatuak bigarren mailako hiritarrak ditu, are gehiago, hiritar ere ez diren gizakiak. Hain azkar ahazten al da gu ere etorkin izan ginela Ameriketan, nahiz, Euskal Herrian bertan? Noiz ikasiko dugu?

El Paísek publikatu argazki galeria hemen.

@okerreko-ren bidez topatutako istorioa.

Kazetaritza topatu nahian nabil, norbaitek ikusi badu esan bere bila nabilela...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Azkenak

Ikusienak

Eztabaidak