Gaddafi: “Esaiezu euskaldunak aintzatetsiko ditugula”

Al Jazeera kateak Muammar al Gaddafiri egindako 12.000 entzuketatik “esanguratsuenak” argitaratu ditu sarean Libiako guda berriz kontatzeko. Oraingoan ordea, bertako liderrak kideekin izandako telefono deietan dago oinarrituta “errelatoa”. Entzuketa batean Gaddafik dio, euskaldunak haintzat hartuko dituztela esateko Espainiari. Hemen dituzu grabaketak.

Grabaketa guztiak hemen.

Bandorik gabeko gerrak ditut maite

2 pentsamendu “Gaddafi: “Esaiezu euskaldunak aintzatetsiko ditugula””-ri buruz

  • aintzatetsi:

    du ad. 1. Halakotzat hartu, ezagutu. 2. POL. Nazioarteko harremanetan, inork egindako adierazpen edo ekintza baten ondorioa egoera berritzat onartzen dela adierazi:

    Nazioarteko komunitateak errepublika baltikoen independentzia aintzatetsi du.

  • Izango al da euskaraz AINTZATETSI baino aditz zatarragorik eta, batez ere, esanzailagorik? Zuzena izango da, ez dut hori ukatuko, baina ez da egokia. Batere. Saiatu, bestela, ahots goraz esaten, eta ikusiko duzu nola aterako zaizun ezpanetatik hondartzako koltxoneta husten deneko hots berbera: sszzztzstzz.
    Zergatik ez hobetsi aintzat eman, aintzat hartu, aintzat jo…?